Azkena Josu Jon Imazen kasua da, Repsol konpainiako botere exekutiboak bereganatu dituelako. Afera ez da berria espainiar estatuan (Felipe Gonzalez, Aznar, De Guindos…) ezta gurean ere: horra hor EAJk sektore energetikoan (Repsol, Iberdrola..) duen ordezkaritza. Iñaki Barcenak honetaz eta hauteskundeetan gai ekologikoek (frackinga, zaborrak, Garoña..) duten garrantziaz hitz egin du […]

Iaz 2007an baino gutxiago esportatu genuen, baina 2009an baino gehiago. Edozein kasutan, Esportazioak dira gure BPGren %52, Europako batez bestekoa baino hamar puntu gehiago. Espainiako merkatutik gero eta argiago aldentzen ari garela. Gaindegia koordinatzen duen, Imanol Esnaolak gakoa Dibertsifikazioan dagoela esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150504imanolesnaola.mp3  Deskargatu hemen

Agintaldi honi dagokiona eta zapore txarra utzi duena, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. PSEk oposizioak aurkeztutako mozio guztiak ez ditu onartu, eta azkenean, PPko zein EH Bilduko zinegotziek alde egin dute. Orain ikusi beharko datozen hauteskundeetan jendeak zer bozkatzen duen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150504gotzonhermosilla.mp3  Deskargatu hemen