ez, baina aski mirari da Gasteizko Gaztetxeak 27 urte bizirik iraun ahal izatea; eta horren harira, joan den astean bertan egin bertso saiotik zenbait lagin berreskuratu ditugu; kasu: artean “Pollo” izeneko sorpresatxoa ere lortu dugu eta, “Gutar” Iosu Zabalari esker; Leioan, Atletic- Erreal derbiaren kari izan bertso saioa ere eskuragarri […]

Pasa den apirilaren 28an okupatu zuten hutsik zegoen eraikin bat eta lanean ari dira ordutik lokala atontzen. Mungiako alkateak egitasmoa “bideragarria ez dela” esan arren, gazteek lanean dihardute lokalari bizitza emateko: aste honetan bertan hainbat ekitaldi prestatu dituzte, Loreak, Anttonek eta Xabik kontatu digutenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasmungiakoerrotagaztetxea.mp3 Deskargatu hemen

Atzo Podemos alderdiak bere ekonomia arloko egitasmoa aurkeztu egin zuen eta, hasteko, duela urtebeteko mezua baino kontserbadoreagoa dela nabarmendu du gure ekonomia gaietako kolaboratzaile Luis Guridik. Esaterako, Oinarrizko Errentarena desagertu da, baita kanpo zorra ez ordaintzearena ere. Hainbat gai kanpoan geratu dira udal hauteskundeak direla arrazoituta. Bestalde, ordaindu ezin dutenentzat […]

Pasa den larunbatetik eta datorren igandera arte. Nahiz eta Arangoitiko ikasle askok D ereduan ikasi, euskara gutxi entzuten da Bilboko auzo horretan. Eta egoera bideratzeko dagoeneko 11 edizio antolatu dute hainbat elkarte eta lagunek. Egitarauari dagokionez esan egunik potoloena larunbata izango dela, Jabi Ortegak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150506solasjabiortega.mp3  Deskargatu hemen