Lehen orduan, Chucho Valdés, Joserra Senperena, T. Rex, eta batez ere hil berri den Ben E. King-en kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak Ruaille Buaille taldearen Aitor Gorostiza elkarrizketatu du, baita talde horren azken diskoa entzun ere. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150507soinugelaaitorgorostizaeditatua.mp3  Deskargatu hemen

Microsoft Edge izango da Microsoft multinazionalaren nabigatzaile berri horren behin behineko izena, gure Internet gaietako kolaboratzaileak kontatu digunez. Horrez gain, Jabi Asurmendik Ubuntu sistema eragileak 25 miloi erabiltzaile dituela, edo waqi.info webgunean airearen kalitatearen berri lortu ahal dugula esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasjabiasurmendi.mp3  Deskargatu hemen

Hasteko, Igorrek sexu-terapia zer den definitu du. Antzekoa da bikote-terapia, eta azken bolada honetan aldaketa bat sumatu du: kontsultara doazenak “etxeko lanak” eginda joaten dira, aldez aurretik duten gaitzaren edo akatsen diagnostikoa eta irtenbideak bilatu dituztelako Interneten. Bukatzeko, Felix Lopez sexologoarekin bat eginez, “osasun publikoan sexualitateaz ez dela ezer hitz […]