Bilbon egunotan dituzten bi kontzertuak direla eta (maiatzaren 8 eta 9an), eta Berri Txarrak taldearen Denbora da poligrafo bakarra diskoaren aurkezpen birari errepasotxoa emateko etorri da Gorka Urbizu Bilbo Hiria Irratira, eta, irratiko estudioa okupatuta zegoenez, komunean egin dio elkarrizketa Isidro Elgezabalek. Hori ez ezik, bestelako lan berriak ere aurkeztuko […]

Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasjosunebarrenetxea.mp3 Deskargatu hemen

Bart ere, eta oraingo honetan, batzuek dioten bezala, orain edo inoiz ez. Jokuan, Nafarroako gobernua, eta Inkestei sua darie. Gai honekin hasi da Mikel Bujanda: gero, Nafarroako Gobernua eta 36ko gerrako gorpuak, Jose Maria Esparzaren azken liburua, eta Agenda komentatu du Mikelek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasbujanda.mp3  Deskargatu hemen