Pasa den astetik, eta maiatzean zehar 550 bat ume izango dira oholtzaren gainean, hainbat ikastetxeren izenan Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatutako XV. Haur Antzerki Topaketetan. Atzean, ikasturtearen zehar egindako lana dago eta aurrean publikoaren aurrean agertzea. Koldo Zelestino antolatzaileak Topaketen garrantzia azpimarratu du, zaila baita holakorik ikustea, are zailagoa euskara […]

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. edizioa martxan dugu pasa den ostiraletik. Aurten 13 filmek hartzen dute parte sail ofizialean, eta horiekin batera hainbat film labur, horietariko 11 euskal filmak direla. Iaz lortutako ikusle kopurua mantentzea helburutzat jo du Justo Ezenarro FANTen zuzendariak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solasjustoezenarro.mp3  Deskargatu hemen

Tirabira handiak gainditu ondoren, azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatu Bioaniztasunaren Kontseilua eratu du, natura ordenatzeko asmoarekin. Josu Larrinagak kontatu digunez, horren alde talde ekologistak agertu dira; kontra, aldiz, egurzaleak, ehiztariak eta hainbat “aditu”. Egitasmo berria Europako Natura 2000 Sarearen baitan kokatzen da, eta lan dezente izango dute. Bizkaian ez dago […]

Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko Plataformak ateratako kartel bat salatu zuen Barakaldoko udalak, “bando” itxura zuelakoan. Epaileak ez du aipatu salaketa onartu, eta orain Udalak (PSE) helegitea jarri du, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Tirabira honen atzean, Oiolako urtegian hainbatetan aurkitutako lindanoaren afera dagoela azaldu digu Hermosillak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solashermosilla.mp3  Deskargatu hemen