Gernikarra, Gernika Gogoratuz-en (Bakearen aldeko ikerketa zentrua) dihardu Mariak 1990etik edo… Bazkalondo ederra egin dugu, sakontzen, ikasten… Bakea hitzak zer esan nani du norberarentzat? Hausnartu dugu, patxadaz, eta gauza asko agertu dira: bakardadean garatu, besteekin garela. Norbera eta ingurua zaindu. Giza eskubideak, elkarbizitza, aukera berdintasuna,… eta eguneroko gauza “txikiak” ere: […]

Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Mikel Urbeltz. Aste honetakoekin jarraituz, astelehen eta asteartean izandakoak komentatu ondoren, gaurkoei heldu zaie txanda: Bertso Topaketak, eta Urbeltzen Dantza Ganbara. Bihar Bonafide eta Guadalupe Plata izango dira, ostiralean Los Secretos (sarrera agorturik), eta larunbatean The Atomic Bitchwax. Datorren astean Kontzertuak, Haur Antzerki Topaketak, […]

Agus Perez antzerki kritikariak gurean izandako eta izango diren hainbat antzezlan aztertu ditu. Hasteko, Zornotza aretoan izandako Portugalgo Xapitó konpainia. Gaurtik aurrera, aldiz, “La viuda alegre” izango da Arriagan. Datorren astean, Leioako Umore Azokak herriaren kaleak hartuko ditu, eta bukatzeko, hilaren amaieran “3, 2, 1” jaialdia izango da Bilboko Alondegian. […]

Zeanuriko 15 baserritar gazte bildu dira Maskilu egitasmoa aurrera ateratzeko. Kontserbak ekoizten ari dira, sasoiko barazki, perretxiko edo fruituekin, era tradizionalean eginda. Zeberioko Nekazalgune programarekin lotuta, Maskiluren aurkezpena ekainaren 6an egingo dute, Gontzal Uribek kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150512solasgontzaluribe.mp3  Deskargatu hemen