Lehen orduan, Aire Ahizpak, Martha & The Vandellas, Eskorbuto, RIP, John Coltrane, Raimundo Amador eta Delirium taldeko Andoniren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Pedro Elias Igartuak honako hauek jarri dizkigu: Bessie Jones, Miles Davis, eta Flaco Jimenez Ray Cooder-ekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150514soinugela.mp3  Deskargatu hemen

Zenbait astetan abian izan den ikastaroari bukaera emate aldera, bertso saio ederra dakarkigute gaurkoan Apolok, Erlantzek eta Iosuk: punta-puntako sei bertsolari handiren jarioa, gai-jartzaile eskolako lizentziatu berrien esanetara jarrita ekarri dugu Potto emanaldi honetara, Amasa-Billabonan eginiko bertso-saioan. Albisteak eta agenda ere eskuragarri dituzu, entzule. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150513potto.mp3 Deskargatu hemen

Ekainaren 13ra arte egongo da Nikolas Lekuona zenaren erakusketa, Bilboko Ajuriagerra kaleko Michel Mejuto galerian. Ismael Manterola arte irakasleak azaldu digunez, bertan, artista ordiziarraren 69 artelan daude ikusgai eta erosgai: margoak, argazkiak eta muntaketak. Surrealismoaren iturrietatik edan zuen Nikolas Lekuonak eta Oteizaren garaikide eta lagun handia izan zen, baina oso […]

Aste honetan Peruko Arequipa departamenduan matxinadak gertatzen ari dira. Atzean Southern transnazionalaren meatzaritza egitasmoak eta horien aurkako protestak Cocachacra herrian. Gai honekin hasi da gaur Resumen Latinoamericanoko kide Fakun Aznarez, Hego Amerikako berri ekartzeko duen tartean. Gero, AEBko 1000 militar Paraguayra heldu direla kontatu digu. Eta bukatzeko, Guatemalan bi nekazari epaitu […]

Iskanbilatsua izan da afera, baina azkenean gauzak onbidean jarri direla ematen du, Aiztiber Ibaibarriaga zinegotziak azaldu digunez. Zinegotzi bakoitzari Barça-Athletic Espainiako errege kopako finalerako bina sarrera eman dizkiote eta Bilduko zinegotziek uko egin diote pribilegio horri, sarrerok Athletic-ek bere zaleen arteko zozketan sar ditzala eskatuta. Aurretik zezenketak eta opera ikusteko […]

Nikolas Lekuonaren erakusketaren aipamenarekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria. Gero, larunbatean Museoen nazioarteko eguna izango dela eta, El Pobaleko museoan egingo direnak komentatu ditu. Bestalde, martxan dugu dagoeneko XI. Liburu Anarkisten azoka Bilbon: egun hauetan hitzaldiak eta liburu batzuen aurkezpenak ari dira egiten; azoka, aldiz, larunbat eta igandean izango […]