Betaurreko handiak jantzita Leioako kale artisten azokan barrena joan gara gaurko saioan. Umore azokak 16. edizioa du aurtengoa, 170 emanalditik gora osatuko dute egitaraua, bertako artistak, kanpokoak eta urrunekoak izango dira. Denak musu truk, bera pipa paketea eskuan egitarauaren errepaso ederra egin dugu. Zirkua, dantza, antzerki fisikoa, clown-a… asko dira […]

Bi ekonomialari buruz buru ariko dira maiatzaren 19an Bilboko Kafe Antzokian, Jakin aldizkariak antolatuta, azkenaldiko krisi ekonomikoaren sustraiak eta irtenbideak aztertu asmoz. Kapitalismoaren krisiaren aurrean zer egin? galdetuko diegu. Zer datorkigun, este batera, TTIP merkataritza hitzarmen transatlantiko berriarekin. Kapitalismoak ba ote duen alternatibarik. Alternatiba balego, barnean edo kanpoan ote dagoen. […]

Uda ekainaren lehen egunean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian, eta horrekin batera aukera mordoa udan euskara ikasteko: Barnetegiak (Bilbon eta Bakaikun), udako ikastaro trinkoak (3 eta 5 ordukoak), Ikastaro bereziak azterketak edo oposaketak prestatzeko, autoikaskuntza… Eta horiekin batera euskal mundua ezagutzeko hainbat bide: hitzaldiak, antzerkia, zinema, txangoak, jaiak… Isabel Isazelaiak […]

Gaiarekin jarraituz, gaur Frackingaren inguruko azken berriekin hasi da Iñaki Barcena ekologia arloko bere tartea. Araban dagoen kezka eta horren ondorioz sortu den herri ekimen legegilea aipatu du. Hauteskundeak gaiak izan dezakeen garrantzia azpimarratu ondoren, elite politikoen eta energia enpresen arteko loturaz hitz egin du: beste modu batean esanda, alderdi […]

Etxebizitzaren Legearen lehen atala onartu berri dute Gasteizko Legebiltzarrean, eta seguru aski ekainean jarraituko dute horrekin. Eskubide sozialen aldeko Elkartzen taldearen ustez, lege horrek ez du bermatzen etxebizitza izateko eskubidea. Elkarteak, hiritarrok dugun informazio eta partehartze eza salatzeaz gain, hainbat neurri proposatzen ditu arazoa bideratzeko, Regina Maiztegik azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150518solasregina.mp3 […]