1

Apirilaren 28an mungiar talde batek Torrebillelako Errota okupatu zuen; Mungiako Errota Etxean  izan ginen maiatzaren 18an  bertako ordezkari batzuekin berbetan: Ane Ziarreta, Ibai Bidaurrazaga, Iker Manzarraga eta Josu Ximun Billelabeitia. Auzolanean eta autogestioan oinarritutako taldea osatu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150521artayorranerrotazahargaztetxea.mp3 Deskargatu hemen

barna murgildurik dabilzkigu Iosu, Erlantz eta Apolo; Astigarraga, Idizabal, Oiartzun, Antzuola, Hernani…bisitatu dituzten herriak; Iguaran, Iturriotz, Sukia, Gorostartzu, Igartzabal, Maia, Casabal… entzungai diren bertsolaritariko batzuk…Goza dezagun bertsoarekin!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150520potto.mp3 Deskargatu hemen

Ezagunak dira azken bolada honetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediak. Horren aurrean, SOS Arrazakeria elkarteko Txus Elorzak esan digunez, Europako Batasunaren erantzunak ez du arazoa bideratuko, eta irtenbideak bilatu beharrean, asilo eskubidea ukatu egingo diete iheslariei. Elkarrizketaren bigarren partean, Elorzak igandean etorkin askok ezin izango duela bozkatu gogorarazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solastxuselortza.mp3 […]

Pepe Mugica Euskal Herrira egiten ari den bidaiarekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga udal gaiak aipatzen, atzo Donostian EH Bilduko hautagai batzuekin bildu baitzen Mujika. Horrez gain, Bilboko berriak izan ditugu: Plaza Biribilaren egoera, Gatzaren matxinadaren oroimena, eta kanpainaren amaiera. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen