1

Lehenengoz Euskal Herrian? Agian bai… Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrenaren harira bertsoz eta koplaz burutu dute Erlantzek eta Apolok gaurko emanaldia, Iosuren trikiaren laguntzarekin… Eta arteetan behialako sasoietara jo dute, “bertsolaritzak eta irratigintzak”elkarrekin egin bidaia luzeari erreparatuta. Unai, Sustrai eta Igorren kronikak ere bertan aurkituko dituzu entzule. Potto atipikoa gaurkoa… […]

Asteburuan izandakoari errepasoa egin ondoren, aste honetakoekin hasi da Mikel Urbeltz: astelehenetik, gaur ere, XV. Haur Antzerki Topaketak. Gaur Bilbo Hiria Irratiko 18. urteurrenaren harira “Piperpolis irratsaioaren monologoak”, eta “Eremuz kanpo” saioaren zuzeneko emanaldia. Eta gaur ere, Lagun Artean Kantari. Bihar 6 urte eta Fundación Tony Manero, eta ostiralean hitzaldia, […]

“Odolean daramagu” lelopean, bihar hasiko dira euskal literaturaren Literaturia topaketak. Bihartik igandera arte, ikuskizunak, poesia emanaldiak, liburu azoka, bertsoak, tallerrak, eta hainbat idazle, jakina: Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Katixa Agirre, Anje Lertxundi, Edorta Jimenez, Arantxa Urretabizkaia… Ana Galarragak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasanagalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Transnazionalek Europan oso zerga gutxi ordaintzen dutela azaldu digu Luis Guridik, gure ekonomia gaietako kolaboratzaileak. Azaldu digunez, kasu batzuetan, konpainia handiek ez dute ezer ordaintzen galerak dituztelakoan. Ingeniaritza fiskala aplikatuz, Amazon, Mc Donald´s, Google, Yahoo edo Facebook enpresek, oso gutxi (edo ezer ez) ordaintzen dute herrialde askotan, soilik oso zerga […]