Oroimenaz jardun genuen iragan astean, eta oroituz arituko gara oraingoan. Atzera egingo dugu, gogoratu, zertan aritu ginen iaz, eta gogorarazi, lau saiorik behin ohi genuen betelan moduan. Oroimena apetatsua izaki, eta kantuak jarri gabe geratzen zaizkigunez beti. Saio bakoitzak bere horretan jaso ez zuen baina jaso zezakeen abestia jarriko dugu. […]
Aingeru suntsitzailea
Geu ere, hamalaugarren eremuz kanpokoan, irteera bila gabiltza, baina ezin gara hemendik atera. Atera ezinik gabiltzala, Kynodontas edo letagina film greziarra, Buñuelen Aingeru suntsitzailea edo El ángel exterminador, Presoa, The prisoner telesaila eta Edgar Allan Poeren Heriotza gorriaren maskara izango ditugu hizpide. Ezin atera hemendik, ezin egin ihes, baina ez […]