Bilboko 7katu gaztetxeak abian jarri du berriro ere Gazte Sortzaileen dinamika. Eta biharko programatu dute lehenengo emanaldia: “Nire usaina galdu nuen eguna”, ilustrazio eta zinema batzen dituen testu antzerkia. La Higuera konpainiaren eskutik izango da 19:00etatik aurrera. Libe Estebaranz eta Irene Zarrabeitiak kontatu digute biharko “esperientzia errelazionala” izango dela, eta […]

Itxaso Payá eta Maria Riverok sortu dute “emcumeak” satira-musikala eta larunbatean, martxoaren 16an, BBK aretoan izango dira 19:00etan. Umorea eta musika izango dira, baina kritika ere ez da faltako. Barrea eragin nahi dute antzerkiarekin baina Riveroren hitzetan are garrantzitsuagoa da hausnarketa eragitea publikoan.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240313_emcumeak.mp3 Deskargatu hemen.

Loraldia jaialdiaren parte, Artxibo Biluziak obraren emanaldia izango da gaur Bilboko Arriaga Antzokian 19:30etan. Metrokoadroka kolektiboaren obra da eta Joan Mari Torrealdai ikerketa bekarekin osatu dute. Aktoreak Intza Alkain eta Javi Barandiaran dira, eta zuzendaria Oier Guillan. Ikerketaren zutabeetako bat da antzerkia, eta publikoari hausnarketa bat proposatu nahi dio. Javi […]

Arriaga Antzokiak “Guridi: Magical Bidaia” ikuskizun propioa estreinatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Bina emanaldi emango dituzte egun horietan: 17:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:30ean. Antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak uztartuko ditu familia osoarentzako den ikuskizun honek. Angel Mirouk idatzi du obraren testua eta berak eta Pako Revueltasek sortu […]

Arriaga Antzokian estreinatuko da “Bihar arte soilik” antzezlana asteazkenean 19:30ean; ostegunean, gazteleraz egingo dute emanaldi bat. David Caíñak idatzi eta Gorka Mínguezek zuzendutako obra da eta Lorea Intxausti, Nerea Elizalde, Albar Cirarda eta Mikele Arizkorreta dira antzezleak. Harreman irekiei eta sexualitatea ulertzeko modu berrieri buruz hitz egiten du; ikuspegi komikoa […]

Obra Alfredo Sanzol testuaren egokitzapena da eta istorio txikietan oinarrituta dago. Udaren nostalgia eta haurtzaroaren askatasun galdua ekartzen ditu gogora. Patxo telleriak ekarri du euskara. Gurekin ditugu Omar Somai eta Gorka luna.  Pabellon 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 2015ean sortu zen, talde gazteen profesionalizazioaren alde lan egiteko helburuarekin. Oraingoan bederatzigarren […]

Marie de Jongh konpainiak, publiko guztientzako testurik gabeko antzerkian espezializatua “Mr Bo/Bo Jauna” estreinatu du. Jokin Oregik zuzenduta, pieza berri honek maskara eta clowna uztartzen ditu eta hitzik gabeko ikuskizuna da, aurrekoen ildo beretik “Amour” edo “Izar”. Jokin Oregirekin berba egin dugu, antzezlanean boterea eta menpekotasunaren inguruan jolasten dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240109_MariTheJohn.mp3 […]

“Ura jaten” eta “Hildako haurra” aurkeztu du ganbila bilduma. Maddi Goikoetxeak elkarrizketetan oinarritutako kronika egin du, antzerkiaren prekarietate eta orestigioaren inguruan. “Hildako haurra” liburuak Gotzon Barandiaranek sortutako bi antzezlan biltzen ditu. “Besaulkia” Abarkas talderekin 2017an sortutako testua eta estrenatu gabeko “Hildako haurra”. Hemen aurkezpenean esandakoak entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231207_ehaze.mp3 Deskargatu hemen.

Patxo Telleriak berak eta Mikel Martinezek antzeztuko dute Mireia Gabilondok zuzendutako etika, koherentzia, traizio eta mendekuei buruzko joko teatral hau. Bihar asteazkenean, azaroaren 15ean, estreinatuko da antzezlana 19:30etik aurrera, eta etzi, ostegunean -hilak 16- bigarren emanaldia eskainiko da ordu berean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_kortxoaren_dilema.mp3 Deskargatu hemen.