Zorion Egileorrek pregoia irakurrita eta Aixeberri konpartsako Saioa Dominguezek txupina botata, hasi da Bilboko Aste Nagusia. Jendetza bildu da Arriaga antzokiaren inguruan. Arriaga barrutik jarraipen bezia egin dugu , eta giro aparta izan da arratsalde ososan zehar. Zorion Egileor urduri zegoen pregoia irakurri aurreko minutuetan. Saioan zehar hainbat gonbidatu izan […]

Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]

Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsek bandera urdinarekin saritu nahi izan dute hedabideok, bereziki euskal hedabideok egindako jarraipena. Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako ekarpen edo jarrera positiboa saritzeko sortutako aipamena da, bandera marroiak, aldiz, jaiak hondatu edo Aste Nagusia hondatu edo kaltetzeko lanean nabarmendu direnak aipatzeko sortu zen. Aurten, erasotzaileentzat […]

Aitor Aspuru ekarri dugu gure saiora, bera Drogas, capitalismo y movimientos radicales liburuaren egilea da, eta gauarekin, jaiarekin oso lotutako gaia da. Saiakera honetan drogen arazoaren aurrean planteamendu kolektiboen eta erantzun bateratuen falta agerian utzi du Aspuruk. Bere ustez, norbanakoaren esparruan kokatzen da oraindik drogaren gaia. Aitzitik, eraso sexistak edo […]

Aixeberri konpartsa eta bere inguruko Aixemendi mendi taldea ezagutu nahi izan ditugu eta horretarako Iker etorri zaigu.  Otxarkoaga aldeko konpartsa dugu Aixeberri, eta auzoko zenbait dinamiketan esku hartzeaz gain Aste Nagusiko zereginetan oso aktiboa da, gastronomikoan zein konpartsen arteko lehietan maiz ikus ditzakegu otsoa irudikatzen duen kamiseta urdin eta laranja […]

Ferrolen itsasontzia hartu aurretik harrapatu ditugu Tonino eta Dammiano, Torinoko Toronbole anaiak, Argentinara abiatu aurretik emanaldia egingo baitute larunbatean Kulturgunean. Beraiek eta La mamma ikusi ahal izango ditugu Aste Nagusian bihar 13:00etan, txotxongiloak, antzerkia eta magia nahasten dituen ikuskizunean. Familia osoak barre eta ondo pasateko ikuskizun berria. https://bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/150828toronbole.mp3 Deskargatu hemen.

Bihar Aste Nagusiko egun handia izango da eta, bertan, Hiri Krosa da Bilboko Konpartsek antolatutako hitzorduetan garrantzitsuenetakoa. Jada 19 urte dira Hiri Krosa hasi zela eta arrakasta handia du urtero, izan ere, aurten izen-ematea zabaldu eta hiru egunera amaitu ziren zenbakiak. Iker Uriguen dugu antolatzaileetakoa, kirola eta Aste Nagusia uztartzea […]

Urepeletik etorri ziren atzo Aire Ahizpak, ALGARAko Iparralde Eguna kantuz girotzera. Paxkalin eta Amaia Aire izan ditugu gurekin biharamunean, iaz etorri ziren estreinakoz, bazkaltzera printzipioz, Baigorriko Erramun Martikorena, Zuberoako Jean Mixel Bedaxagar eta Lapurdiko Anje Duhalderekin. Josu Zabalarekin ari ziren orduan, gerora Durangoko Azokan aurkeztuko zuten Bidexka diskoa grabatzen eta, […]