Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok. Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da. Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik […]