Aspaldi honetan entzun ohi den leloa dugu “aberatsak jan ditzagun” edo Eat the rich leloa. Ondasunen birbanaketaren aldeko aldarriarekin lotua, Jean-Jacques Rousseau pentsalariari egozten zaio: “herritarrek jateko ezer gehiago ez dutenean, aberatsak jango dituzte” esan omen zuen, frantziar iraultzan zabaldu zen aipuan. Justizia klimatikoaren aldeko aldarrietako bat da egun, klase […]

Jesus Arpal zena gogora ekartzen hasi du gaurko saioa Josuk. EHUko soziologia irakasle hark erakutsi baitzion behinola Josuri Territory and Function: The Evolution of Regional Planning liburua, John Friedmann, Clyde Weaver ikerlariek idatzia. Lurralde antolakuntzaz dihardu eta hirigintza politikez, lurraldea vs. funtzioa, aurrerazalekeria… Lurralde antolakuntzak garapen funtzional eta espazialaren plangintzaz, […]

D. Josuk. Mike Davies hizpide izan genuen, hildako hiriak artikuluan hiriak desagertzen direnean zer-nolako transformazioak gertatzen diren. Hurrengo belaunaldiei zer nolako mundua utziko diegun pentsatu genuen ondoren. Bada, gaurkoan, harago joanez, mundua gizakion desagerpenaren ondoren nola bilakatuko den imaginatuko dugu Alan Weisman-en laguntzarekin. Hori aurreikusten saiatu zen The World Without […]

Gaurkoan Iñakik, etorkizunera begira, filosofo baten gogoetak ekarri ditu, izan ere, egun bizi dugun krisi ekosozialaren sustraiak epe laburrerako pentsamoldean daude. Roman Krznaric filosofoa, The Good Ancestor (Arbaso ona) liburuan, historian eta giza gogamenean barneratzen da, berehalakotasunaren aroan epe luzerako pentsamenduaren beharrari balioa emateko. Orain hartu behar dira zenbait neurri, […]

Gaur Iñakik Francisco Lloret izeneko ekologoak idatzitako La muerte de los bosques liburua ekarri du hizpidera. Ekosistema konplexuak eta sensibleak dira basoak, eta kontinente guztietan ari dira, han eta hemen, kolapsatzen. Sarritan klima aldaketari eta lehorteei egozten diegu suntsiketa horien errua, baina gizakiak egin ohi duen ustiapenak, suteek eta izurriteek […]

Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The […]

Desazkundea, Wikipediaren arabera, “politika eta ekonomia arloko gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa”. Etengabeko hazkundearen paradigman mugitu dira XX. mendearen lehen erdiko pentsamendu politiko guztiak, sakratua zen, nolabait, eskuin eta ezker, sistema kapitalista zein sozialistan. Petrolioaren […]

Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke basoak eta naturako pizti, landare eta bestelako izakiak mantentzeko, gure osasunerako, ondo bizi gaitezen, mantendu behar dira eremu naturalak. Hainbat izakiri euren bizilekuak kenduz gero, gizakiak bizi diren inguruetara hurbiltzen dira eta, besteak beste, epidemiak sor daitezke horren ondorioz. Euskal […]

Gaurkoan Josuk prometeismoaren inguruko saio honen bosgarren alea ekarri digu. Aurretik neoliberalismoa, azelerazionismoa eta ziberkomunismoa aztertu ondoren. Oraingoan ziberanarkismoa aipatuko dugu. Europan anarkismoa sozialismoarekin batera sortu zen, etengabeko eztabaidan, baina beti ere ezkerrean kokatuta eta kolektibismoaren alde eta jabetza pribatuaren kontrako bidean, Proudhon-engandik hasita. AEBetan, ordea, azken urteotan sortu da […]

Gaurkoan Iñakik liburua ekarri du, Modo de vida imperial. Vida cotidiana y crisis ecológica del capitalismo” izenburukoa. Liburua alemaniako bi irakaslek egina da eta gaztelaniaz argitaratu da. Bertan azaltzen da nola gizarteak bultzatzen gaituen bizimodu inperiala eduki dezagun, baliabide asko kontsumitu eta asko kutsatzen duen bizimodua edukitzeko aspirazioa bultzatzen du […]