Aluzinazioa da Eraserhead. Azidozko edo peyotezko edo perretxikozko edo besterik gabe bizitza deritzogun nahasketa biokimiko horrek eragindako bidaia txarra. Aluzinazioak bizi du Henry, gau giroko desertu fabrikazko horrek. Bakardadea hitsa zaigu, baina laguntasunak kontsolamendu eskasa eskainiko digu hemendik aurrera ere. Gehiegi tardatzen duten igogailuek eta etxera sartzeko zaudela korridorera irteten […]