Arantxa Iturberen liburuetan gizakion arteko harreman zail eta korapilatsuak nagusitzen dira. Bakardadea, laguntasuna, komunikaziorik eza, maitasuna eta maitasunik eza. Oraingo audio honetan, kasurako, maitasun istorio berezi baten lekuko izango gara. “Maria eta Jose” ipuina laburra da, baina laburra bezain esanguratsua, esaten dituenez gain, beste gauza asko iradokitzen baititu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200328_Irakurketa2_Arantza_Itrube.mp3 Deskargatu […]

Erroa argitaletxeak lau liburu eta bi disko berri aurkeztu ditu ostiral eguerdian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Erroako editore Xabier Monasteriok aurkeztu ditu Zirimiri bilduma berriko lehen lau liburuak. Liburu laburrak, irakurtzeko errazak eta, Euskara errazean bildumakoak bezala, euskara ikasten ari direnentzako aproposak. Behinola Gara argitaletxeak argitaratu eta urte luzez oso […]

Erroa argitaletxeak Herrien mintzoa bildumaren barruko liburu berria aurkeztu du Durangoko Azokan: Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak. Ahotsenean egindako aurkezpenean, Xabier Monasterio editoreak azaldu duenez, hamasei emakumezko idazle palestinarrek idatzitako beste hainbeste ipuin biltzen dira Qissat-en. “Horietatik 7tan esan dezakegu herri horrek bizi duen gatazka oso agerian islatzen dela, baina beste […]

Gaur iluntzeko 19:30ean hasiko da Sahararekin bat topaketa Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan Beduino bat Karibe aldean liburua aurkeztuko dute, Un beduino en el Caribe izenekoa euskarara ekarrita, Erroa argitaletxearen eskutik. Xabier Monasteriok azaldu digunez, gaurkoan Mendebaldeko Sahararekiko elkartasuna jorratzen duten elkarteak, Joseba Apaolaza aktorea, musikari batzuk, eta Ali Salem […]

Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen […]

Durangoko Azokaren 49. edizioak gaur goizean ireki ditu ateak, eta hantxe dago egunotan Zenbat Gararen Erroa argitaletxea. Xabier Monasteriok, giroa eta azokaren garrantzia aipatzeaz gain, argitaletxe horren nobedadeak aurkeztu dizkigu: liburuak Gure amaren sekretua eta Altzateko jaunaren elezaharra izeneko irakurketa errazeko liburuak dira, Euskara errazean izeneko bildumaren baitan, gero, Euskaltzaindiarekin […]