Bilboko gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzen du GAZ zerbitzuak. La Perreraren eraikinean ematen dute aholkularitza modu presentzialean, baina orain online ere eskuratu daiteke informazioa. Hiru ildo nagusi dituzte: kontsultak, jarraipenak eta haien programazio orokorra. 16 eta 34 urte bitarteko gazteei eskaintzen diete aholkularitza eta ez da hitzordurik behar. Olatz Asencor bertako […]

Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egingo du euskalgintzaren kontseiluak azaroak 4ean Bilboko kaleak betetzeko egindako deiarekin. Kideen arabera, hilabeteak daramatzate euskararen normalizazioaren aurkako erasoak salatzen, baina argi adierazi dute euskaldunon aurkako oldarraldia judiziala izateaz gain, politikoa, soziala eta ideologikoa ere badela. Azaroaren 4ko mobilizazioan gazte-blokea deitu du Gazte Euskaltzaleen Sareak, eta […]

Gazteengandik gazteentzat eginiko ekitaldia da Erantzi. Helburua? Gazteen artean harreman afektibo sexualak sustatzea. Tailerrak, dinamikak eta mahai-inguruak antolatu dituzte gaur arratsalderako. Ekimenaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko gurera etorri dira Aiala Lazika eta Markel Crespo, ekimenaren antolatzaileetako bi.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230608_erantzi.mp3 Deskargatu hemen.

“Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen” jadunaldiak antolatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Saioburuordetzak lankidetzan. Ekainaren 1 eta 2an izango dira Bilboko BBK Kuna gunean. Euskararen etorkizunaz eta gazteen ahotik jasotako erronkei erantzuteko beharraz hausnartzea izango dute helburu. Eta horretarako, adituen eta gazteen ahotsak tartekatuko […]

Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Idurre Alonso izan da gurekin. Hizkera ez formalean eragiteko helburua du, izan ere gazteak erdaratara jotzen dute. Gazteen hizkuntza ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko […]

Gazteak protagonista diren Geruzak sortako dokumentala proiektatu da gaur IRUDIENEAn, askatasuna gaitzat duena, hain zuzen ere. Proiekzioaren ostean solasaldi laburra egin dute bertan ageri diren bi gazterekin eta Eneritz Furyakek kantu pare bat abestu ditu. Gazteen eguneroko kezka eta galderetatik abiatuta, euskaraz eta euskaratik, feminismoa, soziolinguistika, kultura eta pentsamendua lantzea […]

Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek Udalekuak 2022 programa aurkeztu dute, haur eta gazteentzako jolas- eta hezkuntza-programen eskaintza zabala biltzen duena. Kanpaina honetan, 7 eta 13 urte bitarteko hiru lurraldeetako 3.973 haurrek hartuko dute parte, uztailaren 1etik 29ra bitarteko 7 eguneko txandetan, 135 euroko guztizko prezioan (hobaririk gabe). Bizkaiak 1.268 […]