Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu zituzten otsailaren 14tik martxoaren 28ra.Lau saioko jardunaldiak izan ziren , lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna. Nola sortzen da gai horiei buruzko errelatua? Nola eragiten digu? Jarraian lehen saioa duzue entzungai Lorea Agirre eta […]

  Ni ez naiz Mikel Laboa western bat bezala hasten da, Clint Eastwood estiloko Mikel Laboa batekin mugako herri batera iritsiz.Gutxik imajinatuko zuten horrelako hasiera bat Mikel Laboaren biografia baterako, baina Unai Iturriaga, Harkaitz Cano eta Joseba Larratxe ausartu dira arriskuak hartzera eta komiki honekin moldeak hautsi dituzte.Liburuaren aurkezpenean ziotenez, […]

Gaurkoan Ni ez naiz Mikel Laboa aurkeztu da Durangoko Azokan, Mikel Laboaren biografia “ez konbentzional, ez ohikoa, baizik eta modu jostari eta onirikoan kontatua, western bat bezala”, Harkaitz Canok azaldu digunez. Berarekin, Unai Iturriagarekin eta Joseba Larratxerekin solastu gara, hiruren artean sortu duten liburuaz. Mikel Laboaren figura alderdi askotatik islatzen […]

Santi Brouarden bizitza ardatz duen komikia aurkeztu dute  Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larrea marrazkilariak: ‘Antzara eguna’. Politikariaren alderik intimo eta pertsonalena erakusten du lanak. Sati Brouarden bizitzaren eta heriotzaren hariak bilduz, bere ekinbide publikoa eta bizitza pribatua josiz. Lan berezia dela azpimarratu dute izan ere izen abizenez eta marrazkiz […]

Ikastolen Elkarteak 2005ean jarri zuen martxan Xabiroi aldizkaria, eta ordutik 52 zenbaki kaleratu dituzte. Aste honetan komiki berria aurkeztu dute, Harkaitz Cano eta Iñaki Holgadoren ‘Amets alokatuak’ albuma plazaratu dute .Elkarrekin eginiko laugarren komikia dute bi sortzaileek. Harkaitz Cano izan dugu gaurkoan bide lagun.Istorioa Xabiroi aldizkarian argitaratu zen atalka ,2015eko […]

Fermin Etxegoienek gidatuta, solasaldia egin dute azokako azken egunean Harkaitz Canok eta Lara Izagirrek. Sorkuntza prozesuaren eta sortzaileen jardunaz, arazoez eta nahiez aritu ziren atzoko saioan. Bi zatitan jarri ditugu, hurrenez hurren, Etxegoienen, Canoren eta Izagirreren solasaldi osteko esanak eta solasaldia bera. https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-Fermin-Harkaitz-Lara.mp3 Deskargatu hemen. Solasaldia entzuteko: https://bilbohiria.com/docs2/2016/durangokoazoka/161206-sorkuntzaz-solasaldia.mp3 Deskargatu hemen.

Filmek aretoak utzi dituzte, beste pantailetara jauzi egiteko. Hainbat aretok filmak ere utzi dituzte, eta ematen dituzte kontzertuak, operak, telesail estreinaldiak edo hankapilota partida ustez garrantzitsuak. Gu hartzen gaituen eraikin hau bera izana da zinema-areto, eta sarreran du orain proiektagailua, jendeak zigarreta erretzera ateratzen delarik edariak bertan sostenga ditzan, aterkiak […]

(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat) Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara. Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak. Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu. Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela […]