Ilargik asteburua gurasoen lagun batzuekin pasatu du eta haiengandik gauza berri batzuk ikasi ditu: sua egiten, arrantzatzen,… ze garrantzitsua den gauza berriak ikastea! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240416_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
haurrak
Zelan irtengo zen dena horrelako egun baten? Korrikarako prest egon da gaur amama, luzamenduak eta beroketak egiten, baina Ilargiri petoa ikastolan ahaztu zaio. Ea garaiz heltzen diren, korrika joan beharko baitira Korrikara! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240323_gaurezdagoeskolarik_korrika.mp3 Deskargatu hemen.
Zer izan nahi duzue zuek nagusiak zaretenean? Amamak Ilargiri kontatu dio nola erabaki zuen baserritarra izatea eta Ilargiri nahiko ogibide ona iruditzen zaio. Txikitatik ibili izan da amamarekin ortua eta abereak zaintzen. Zuei baserriko lana gustatzen zaizue edo nahiago zenukete beste lanbide bat? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240316_gaurezdagoeskolarik_baserritarra.mp3 Deskargatu hemen.
Non egiten duzue kaka zuek? Txikitxuak pardela kendu eta pixontzira pasatu behar direnean zailtasunak dituzte batzuetan… Baina amamak eta Ilargik plan bat daukate Ekhi txikitxuari pixontxia erabiltzen ikasten laguntzeko. Entzun nahi duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240309_gaurezdagoeskolarik_kaka_ta_pardela.mp3 Deskargatu hemen.
Zelan konpontzen zarete zure auzokideekin? Gaur Ilargi etxetik bota du aitak, izan ere lagun batekin ibili da zarataka jolasten eta auzokide bat etorri zaie ate joka oso haserre, ezin zuelako lorik egin. Kontatuko digu zelako abentura izan duten eta zelan joango diren barkamena eskatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240302_gaurezdagoeskolarik_ipotxena.mp3 Deskargatu hemen.
Pertsona bakoitza zerbaiten beldur dela argi dago. Ilargik, beldurra izateak, ez duela esan nahi beldurtia izatea ikasi du. Amamak beldurrak erne egotea eta gauzak egitean kontuz ibiltzea eragiten digula azaldu dio. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240224_gaurezdagoeskolarik_beldurrak.mp3 Deskargatu hemen.
Batzuetan uste dugu ez garela tokietara egokitzen, ez zaigulako gustatzen gainontzekoei gustatzen zaizkien gauza berberak egitea. Baina gure begirada irekitzen badugu, gure lekua aurkituko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240217_gaurezdagoeskolarik_egokitzen.mp3 Deskargat hemen.
heltzear daude. Ilargi pailazoz mozorrotuko da eta amama zanpantzar mozorro bat josten ari da. Zuek zertaz mozorratuko zarete? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240210_gaurezdagoeskolarik_ihauteriak.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargi apur bat berandu heldu da irratira bere logela txukuntzen egon delako. Amamak txikiak garenean gurasoek den dena egiten zigutela baina nagusitzean ardurak hartzen hasiko garela azaldu dio. Zuek ze motatako etxeko lanak egiten dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240203_gaurezdagoeskolarik_logela_apaintzen.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargik txikia zenean sorgina izan nahi zuen, medikuarenera joan ostean medikua, ileapaindegian egon ostean ileapaintzailea, trenez bidaiatu ostean tren gidaria,….zuek handitan zer izan nahi duzuen, argi daukazue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240127_gaurezdagoeskolarik_handitan.mp3 Deskargatu hemen.