Ausolan Fundazioak hezkuntza-kanpaina bat jarri du abian ikastetxeetan, Ausolan Hezkuntza Proiektuaren bidez, Mugarik Gabeko Nutrizioarekin lankidetzan. Ausolan Fundazioaren Goseari Stop proiektuaren testuinguruan sortu da ekimen hori. Proiektu horren helburua da haurrei eta familiei modu osasuntsuan, seguruan, zaporetsuan, osasungarrian eta jasangarrian elikatzeko modua bultzatzea, testuinguru sozioekonomiko zail horretan. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220926_amaia_agirre.mp3 Deskargatu hemen.

Eva Ferreira Garcia  da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan dugu gurean. Barakaldokoa  da, eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna da. 2020ko azaroan hartu zuen kargua eta ordutik honako ibilbideaz mintzatu gara berarekin. Unibertsitatearen egungo egoera eta erronken inguruan mintzatu gara. Euskara da bere erronka pertsonala eta gaurkoa luze berba egin dugu […]

Azaroaren 6an izango da Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataformak Bilbon deitutako manifestazioa. Mobilizazioarekin indarrean dagoen hezkuntza sistema duala, eredu publiko eta pribatua diru publikoz finantzatzen dituena, gaitzetsiko dute. Plataformako kidea den Eli izan da gurekin, eta mobilizazioaren nondik norakoak azaldu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211027_EuskalEskolazHarro.mp3 Deskargatu hemen.

Urtarrilean jakin zuten langile eta gurasoek Hijas de la Cruz ikastetxea itxi egingo zuela, Lau hilabetetan zehar mobilizazioak egiten aritu dira ikastetxeko langileak eta erantzunik jaso gabe egon ondoren, bi greba egun deitu dituzte hilabete honetan, “langile guztientzako konponbide integrala lortzeko”. Grebarekin batera, San Antongo zubitik Unamuno plazara joango den […]

“Pandemiaren inguruko gogoeta feministak” liburua kaleratu du Steilas sindikatuko idazkaritza feministak. Pandemiaren inguruan hainbat emakumek dituzten esperientziak biltzen ditu, zaintza arloko, osasuneko, irakaskuntzako eta beste hainbat sektoretako profesionalen testigantzekin, hamabost artikulutan. Hamabost atal horiek gai eta forma askotarikoak dira: batzuek lehen pertsonako bizipenak kontatzen dituzte, eta beste batzuek oinarri teorikoagoak […]

Ikasturte berria prestatzeko garaia dugu, egoerak behartuta hainbat kontua aldatu dira gure inguruan, baina bada  eskaintza,  esterako Bizkaiko Urtxintxa eskolak 35 urte darama aisialdia lanean, aisialdia balioetan hasten. Urriak 9 arte ikastaroetan izena emateko aukera izango da, guzti horren inguruan berba egiteko gurean  Goiuiri Mendez Otaegui eta Amagoia Osinalde Mendibasorekin. […]

Gaurko lanaren ekonomia saioan hezkuntza komunitatea izan dute hizpide. Ertz ezberdinetatik aztertu dute egoera.  Batetik Nerea Fillatirekin berba egin dute, Hezkuntza sistema demokratikoagoa, bateratzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko aukera da krisi berri hau, artikuluaren inguruan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Hezkuntza grebaren inguruko hausnarketak  ekarri dizkigu. Argia astekariko Mikel Garcia Idiakez kazetariak […]

Eskolara bueltaren inguruan mintzatu gara. Maiatzaren 19ko jarraibide baten arabera etxetik telelanean ari diren langileak ikastetxeetara bultatzeko irizpideak jasotzen diren. Horren arabera, ekainaren lehenengo astetik aurrera langileak pixkanaka itzuli behar dira ikastetxeetara. Steilas sindikatuko Ana Perezek langileen ordezkariekin inongo negoziaziorik gabe hartutako erabakia dela salatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200601_ana_perez_steilas.mp3 Deskargatu hemen.

Mina del Morro, Luis Briñas eta Karmelo Ikastolako komunitateek salatu dute Hezkuntza sailak aldebakarrez hartu duela Mina ixteko erabakia.Ostiralean manifestazioa egin zuten auzoan. Eskolak, auzoko eragileak eta herritarrek Santutxurentzat erabakitzen dutena errespetatzea eskatu dute. Iragan, urtarrilaren hasieran Hezkuntza sailak, aldebakartasunez, Mina del Morro eskola ixteko erabakia jakinarazi zuen. Egoera honen […]