Igande eguerdian, kalean, taberna parean egingo duten jai baten bidez, agur esango dio Gorlizko Xurrut tabernak 38 urteko ibilbide luze bezain oparoari. Xurruten historia gogoratzeko tartea hartu dugu bertako Eneko Alvarezekin, berak urteetan kontzertuak programatzeko ardura izan du eta. 1985ean Rufus eta AHV taldeekin hasi eta gaurdaino, euskal talde ugari […]

2023ko Aste Nagusirako lehen kontzertuak aurkeztu ditu Bilboko Udalak. Abandoibarrako eta Europa Parkeko eszenatoki nagusietan Lori Meyers, Gatibu, Vanesa Martin, Lola Indigo eta Zetak arituko dira. Abandoibarrako kontzertuak: Astelehena 21, 23:30ean: Lori Meyers Asteartea 22, 23:30ean: Gatibu Asteazkena 23, 23:30ean: Vanesa Martín Europa Parkeko kontzertuak: Asteazkena 23, 00:00etan: Lola Indigo […]

Doctor Deseo taldeak bira berria aurkeztu du gaur Bilbon. 2019an “maketoen Iraultza” diskoa argitaratu ostean bira egin gabe geratu ziren. Egoera aldatuta berriro oholtzara bueltatuko dira. Joxi izan da gurean, pozik eta gogotsu daudela adierazi digu. Bilbo Apirilaren 22an egongo dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220217_josu_doctor_deseo.mp3 Deskargatu hemen.  

Asteburuko proposamenen artean La Fundicion aretoan Leamok Lazaro eskainiko du larunbata eta igandean. LÁZARO lanak Hip Hopa eta antzezlana nahasten ditu hizkuntza eszeniko berriak sortuz  aldi berean, herri-tradizioan klasikoa den hori mantentzen du: historia herriko plazan egindako moduan kontatzen da. LÁZARO El Lazarillo de Tormes Espainiako lan klasikoaren moldapen librea […]

Blas de Oteroren omenezko kontzertuarekin hasiko da martxoaren 15ean Bilbopoesia. “Beriz aireatu” lelopean, letra eta musikarekin lotutako 30 erreferente baino gehiago izango dira jaialdiko protagonistak; besteak beste, Nacho Vegasen eta Izaroren kontzertuak egongo dira, bai eta Leire Bilbao, Isabel Bono eta Bernardo Atxaga bezalako idazleen arteko topaketa musikalak ere. Bidebarrieta […]

Euskaltzaleen Topaguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur egitarauak Bizkaian kulturaren bidez euskararen erabilera sustatzea du helburu. Halaber, euskal sortzaileak eta euskal sorkuntzak plazaratzea eta jendeari hauek ezagutzeko aukera emateaz ere arduratzen da ekimena. Emanaldi guztiek euskara izaten dute ardatz eta beraietan kalitatea eta aniztasuna izaten dira […]

Asteburu honetako proposamen berezirako Emakumearen Egunaren inguruko zenbait herritako ekimenak aipatuko ditugu. Ibilbidea egitera Urbasa aldera joko dugu, Urederra eta Pilatosen balkoitik osteratxoa egitera. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (oilasko bular beteak Aitor Zabaletaren eskutik), liburua (Unai Maleskiren Hau ez da poesia), diskoa (Lou Topeten bertsio disko berria, Abesti bat […]

Beste askotan legez, Mikel Urbeltz, Kafe Antzokiaren programatzailea, hurbildu da Bilbo Hiria irratiaren estudioetara Kafe Antzokian iragan berri diren ekitaldien eta iragatekoak direnen gainean hitz aspertu lasaia egitera. Asteko egun bakoitzean izango diren musikari eta taldeak aurkezteaz batera, haien musikaz apur batean gozatzeko aukera eskaini digu Mikelek. Ekitaldien artean hiru […]