Nazioartera begira jarri gara gaurko Hizpide magazinean, hamabostean behi batu egiten zaigu Fakun Aznarez kazetaria.  Venezuelako gatazkari begiratzeko prisma ezberdinak  edo desenfokatuak daude eta horiek aztertu ditugu. Albisteak emateko terminologia ere aztertu dugu, “oposizio baketsua” edo “protesta baketsua” bezalako terminoak erabiltzen ari dira. Bukatzeko Argentinan Macriren gobernuak bultzatutako “2X1” lege […]

Gutxigatik gailendu zaio Lenin Moreno hautagaia Guillermo Lasso eskuindarrari. Bozen %51,15 jaso ditu eta haren aurkariak, berriz, %48,85. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu eta iruzurra salatu du. Gaurkoan Fakun Aznarez batu zaigu saiora eta Ekuadorreko hauteskundeak aztertu ditugu. Latino Amerikako ezkerreko mugimenduarentzat garrantzi bizi dute Ekuadorreko emaitzak, izan ere Venezuela […]

Latinoamerikara begira jarri gara Fakun Aznarez kazetariarekin batera.  Lehengo Bolivia izan dugu hizpide. Aro berriak Bolivian ekarritako aztertu dugu. 1990eko hamarkadako neoliberalismo hegemonikoa aldatzeko premiak sortu zuen aroa izan da, deskontentu sozial izugarria zegoen, zapalkuntza, langabezi izugarria, pobrezia erabatekoa… Hamarkada horietan pobreziak %25 egin zuen gora, aldaketak  hazkunde ekonomikoa eta […]

“Euskal Herria internazionalista atzo, gaur eta beti” lelopean Askapenak aurkeztu berri ditu 2016ko brigadak, beti ere, erakunde horretako bost lagunen aurkako epaiketak markatuta. Aurten ere Latinoamerikan, Europan eta munduko beste leku batzuetan ibiliko dira, izan ere, Julen Zulaikak esan digunez, epaiketaren aurrean lanean jarraituko dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160119hizpideafakunaznares.mp3 Deskargatu hemen.

Kolonbiako azken berriekin hasi da gaur Latinoamerikako berri ematen Fakun Aznarez Resumen Latinoamericano aldizkariko kazetaria, FARC gerrillak iragarritako su-etena aipatzen. Hortik, Boliviako Santa Cruz de la Sierran mugimendu sozialetako 1.500 kide egiten ari diren jardunaldietara pasa da, ondoren, Francisco Aita Santuak, Hego Amerikan egiten ari den biran esandakoak aipatzeko. Bukatzeko, […]

Panaman egindako Ameriketako Goi Bilera izan du hizpide hasteko Fakun Aznarez kazetari argentinarrak Latinoamerikak egunotan eman dituen gaien artean. Bertan Obamak eta Castrok egindako topaketa eta bi AEB eta Kubaren arteko hurbilketaren ingurukoak aipatu ditu. Bestetik, aste honetan hil da Eduardo Galeano idazle uruguaiarra, konpromisoan oinarritutako lan asko utzi diguna […]