1997ko udaberrian hasi zen uhinak igortzen Zenbat Gara elkarteak sustatutako irrati berriak Bilboko Arnotegi menditik. Ordutik lizentziarik gabe ari da gure irratia, baina, azkenaldion, legeztatua izateko leihotxoa zabaldu da, azkenik, Espainiako Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko 13/2022 Lege Orokorra onartu ondoren, irrati komunitarioen erregularizazio prozesuarekin. Orain, Jaurlaritzaren ezinbesteko oniritziaren ondoren, Madrilgo gobernuaren […]

2012ko FM irrati lizentziak EAEn banatzeko lehiaketa bertan behera utzi zuen Eusko Jaurlaritzak berak, 2012ko abenduan. 2019ko otsailaren 26an, berriz, Eusko Jaurlaritzak, lehiaketa hartan emandako lizentziei onespena eman eta 17 esleipen horiek eman zituen. Esleipen horien artean, Bilbo Hiria irratiak 2012an bere euskarazko irrati proiektua aurkeztutako lau frekuentziak zeuden: 88.5 […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara, Nekazari txikien inguruko erreportajea eraman dute azalera. Pelloren Zubiriaren erreportajea izan dugu hizpide ;turismoa, milioika mundutar aberatsen luxu masifikatu baina lurrak jasan ezin hori. Bilbo Hiria irratia lizentzia gabe geratu dela ere ekarri dute aldizkarira. Tartea bukatzeko […]

Iragan astean jakin genuen Eusko Jaurlaritzak EAEn FM bidez emititzeko 17 irrati lizentzia esleitu dituela behin betiko. Jaurlaritzak berak 2012an deitu eta ondoren bertan behera utzitako lehiaketari balioa eman dio orain, orduan onuradunak ziren egitasmo guztiei lizentziak behin betiko emanez. Bitartean, Bilbo Hiriak, irabazi asmorik gabeko irrati euskaldunak lizentziarik gabe […]

2

Bilbo Hiria irratiak bere 15. urteurrenaren zuzuan antolatutako ekitaldia. Goizero egin ohi den Ibaizabal magazinea Kafe Antzokiko agertoki gainetik emitituko da zuzenean  gaur 10:30etik 12:30era eta, horretara, jendeak entzun ezezik ikusi ere ahal izango du saioa nola egiten den. Entzuleok saioan esku hartzeko aukera izango dugu, 94 424 37 04 […]