Ekialde urrunera begira, periferiak zentralidadera ekarri ditugu, izan ere, Xilaba final handia aztertu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. XILABA finaleko ale hautatuak eskaini, eta Mikel Laboa handiari omen txikia egin diogu (gaurlako egun batez joan zitzaigun, duela 13 urte) Amets Arzallus txapeldunarekin ere berbaldia izan dugu https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211201_potto_xilaba_finala_271.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko urrezko kantaren bidez, Pedrok gorazarre laukoitza egin nahi du. Lehenik, portugesezko olerki bat aukeratu duenez, omenaldi moduko bat egiten dio Portugalgo herriari, pandemia honetan erakusten ari den antolamendu eta erantzun bikainengatik. Bigarrenik, Joseba Sarrionandiari egin nahi dio gorazarre, garai batean euskaldunoi Portugalgo literatura hurbiltzeagatik. Hirugarren omendua Mikel Laboa dugu, […]

Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoan Ana Gandara ikerlariarekin batera euskal kantagintza berriaren sorreraz eta Ez dok amairu mugimenduaren inguruan aritu gara. ‘Euskal ondare kulturalaren moldatzea 1960tik 1990 urtera euskal kultur sistemaren oinarri’ tesia bukatu berri du. Ahozko ondare kulturalaz, euskal literatur sistema, musikaz eta kulturaz aritu gara. Balio sinbolikoak aztertu […]

Ez gara mito handitako pertsonak Eremuz Kanpon. Izen batzuk sobera errepikatzen baditugu gure saioan, ez da hainbeste Olinpoan ditugulako, baizik eta ez dugulako zinema asko ezagutzen, eta gutxiren lanez asko esan daitekeelako. Baditugu bakan batzuk, ordea, eta malabarismoak egin behar badira ere, gureratu nahi ditugu aldian-aldian. Gaurkoa bada, dudarik ez […]

Zinema memoria ariketa bailitzan erabili izan dute, darabilte, darabilgu askok. Euskarri fisikoa ematen zaio oroimenak bestela trakeski, era sortzailean gordeko lukeenari. Zera hori soinu-iruditan, gertakari segidan jartzerakoan, ordea, oroitzea ekintza aktibo bihurtzen da, eta irakurketa hutsa lirudikeena idazketa bihurtzen da. Andrei Tarkovskik behin pentsatu omen zuen publikoari zirrara eragiteko erarik […]

Ondradua izateaz gain ondradu itxura eman behar du, Zesarren emazteak Joxe Azurmendik jasoa da, ondradua izatea afera morala izanik, ondradutzat hartua izatea afera politikoa dela. Norbere irudia lantzea, norberaren itxura zaintzea zoon politikon-aren ezinbesteko lana da.Martxa honetan saio bakoitzean gutxienez behin aipatuko dugula dirudien arren horretan ere, Jean Luc Godardek […]