2022an kaleratu zuten hain lehen lan luzea, eta hilabete honetan kaleratuko dute bigarrena: Negu Gorri. Dagoeneko lan luze berriko bi abesti kaleratu dituzte: Esku burdin eta Paktua. Kattalin Barcena eta Javi Jorajuria izan ditugu telefonoaren bestea aldean eta haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. Argi adierazi dute haiek musika jardun politikoari […]

Gaurko saioan, Kristonak taldea izango dugu gonbidatu berezi. Euren proiektuari buruzkoak kontatuko dizkigute euren musika gihartsua entzun bitartean. Ahobetehortz diskoa izango dugu entzungai.. Eta rocketik amerikanara joango gara saltotxo batez. Dylan LeBlanc musikariak disko eder batez etorriko zaigu. Coyote izeneko grabazioan ondo egindako abesti sorta kitzikagarria topatuko duzue. Gaur bertatik […]

Udaberriarekin batera, martxoaren 21ean, Olatz Salvadorrek “Basan” abestia kaleratu zuen. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Leire Vargas eta Oihana Aranarena dira letrak, eta Olatzek berak interpretatu ditu. Abestiak izan duen harrerarekin oso pozik dagoela kontatu digu Olatzek. Maiatzean beste abesti bat kaleratuko duela ere gaineratu du. Data zehazki ez […]

Gaurkoan izen propio baten inguruan arituko da Garazi Navas. Saioaren izenburua  “Luis de Pabloren oihartzunak” da, Luis de Pabloren obraren soinu, doinu, erritmo, ehundura, zarata, polifonia eta ideiak ekarri dizkigu Garazik. Beraz, bilbotar entzutetsu baten inguruan aritu da, monografiko bat eskaini dio.  Luis de Pablo Costales Bilbon jaio zen 1930eko […]

Filosofo batek behinola esan zuen begiak arimaren leihoak direla. Begiek gainerako gizakiekin harremanetan mantentzen gaituzte. Ikusteko, begiratzeko eta maitatzeko behar-beharrezkoak dira. Entzumena ere garrantzitsua da eta musika ere are gehiago maite dugu, baina ikusmena zentzumenik eta funtsezkoena dugu. Ez da harritzekoa kreazionismoa baztertu zuten eboluzionista guztiek, Charles Darwin eta Alfred […]

Aurten bete dira 50 urte Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lehen kontzertua eman zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko oholtzara igotzea erabaki dute Errobi taldeko taldekideek. Maiatzaren 4an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gurean izan da Anje Duhalde eta kontu kontari aritu gara Errobiz, kontzertuaz eta orain oholtzara […]

Gaurko saioa irekitzeko Hiuzz taldearen musika ekarri dugu. Aurki izango ditugu hemen euren proiektua aurkezten, momentuz Epea II diskoarekin disfrutatzen jarraituko dugu. Iruindar hauen rock zikina dastatzeko une aproposa. Janire Aranzabalen proiektuarekin jarrituko dugu. Bakarka hasi zuen bidean zenbait lagun bildu zaizkio Janireri eta Esanezin taldea sortu dute eta Erretratu […]