ZINETIKA Jaialdiaren VIII. edizioa Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo da. Jaialdiak bideo-dantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gaiaren inguruko tailerrak jasotzen ditu. Iazko harrera bikainaren ondoren, bi saio emango dira Bilbon,  koreografoa eta jaialdiaren zuzendaria den Laida Aldazek komisariatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231201_laida.mp3 Deskargatu hemen.

Galdera berriak izango ditu Egunean behin jokoak denboraldi berri honetan, erabiltzaileek galderak bidali ahalko dituzte, eta denboraldiko sailkapena ere egingo dute. Zortzi aste iraungo du denboraldiak, martxoaren 29arte. Denboraldi honetako berrikuntzak errepasatzeko guren dugu Josu Azpillaga Codesintax enpresako kideak. Jokoa funtsean ez da aldatu, egunean hamar galdera beharko dira ahalik […]

Gorka Juliok azaldu digu aurten berak koordinatzen duen Kabi@ guneak Durangoko Azokan izango duen egitaraua. Hezkuntzari eta sorkuntzari arreta berezia eman diote lehen egunetik, izan ere, ostegunean. konputagailu baten funtzionamendua ulertzeko saioa eta, Hirikilabs hiri laborategiaren eskutik, koete estratosferiko bat nola egin, janaria hackeatu, hezkuntza materiak irekiak landu eta familian […]

Elhuyarrek itzultzaile automatiko eleaniztuna sortu du. Erreminta berri hau adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritzen da eta euskera ezagutu aparte, gazteleraz, frantsesez, galegoz eta katalanez ere erabili ahalko da. Doan erabili daiteke eta ordenagailurako eta mugikorretarako eskuragarri dago azaroaren 27tik. Itzultzailea ordenagailuan erabiltzeko Interneten bilatu beharko da itzultzailea.eus eta weborrialde […]

Harrobia lanbide heziketako 3Dko goi mailako ikasleek errealitate birtuala simulagailu prototipoa sortu dute. Honen berezitasuna BBK Live festibalaren antolakuntza era birtual batean diseinatzea izango da. Honen aurkezpena BEC-en antolatuko den BIME PRO jaialdian izango da. Gaur hasiko den ekitaldian Harrobiak stand propioa izango du eta hiru egunetan zehar bertan egongo […]

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin batera ospatuko du Euskarazko Internet Eguna, hirugarrenez. Ospakizuna UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean izango da.. Ekitaldi honen izenburua: Burujabetza teknologikoa da. Edurne Larraza bilkuraren koordinatzailea izan da gurean. 1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste hamar ekitaldi […]

Aste honetan, Bilboko Manga Azokatik egindako saioan, Japoniar teknologiari berrikuspen bat ematen diogu eta etorkizuna aurreikusten saiatzen gara. Gure ohiko atal batzuk ere izango ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean228.mp3 Deskargatu hemen.

Super Mario Run izan den fenomenoa eta bere ondorioak Nintendo enpresan aztertzen hasten gara saio hau, non adierazpen eskubidearen eta Internetaren arteko harremanari buruz hitz egingo dugu ere. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin tratazen duena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean207.mp3 Deskargatu hemen.