Oroimenaz jardun genuen iragan astean, eta oroituz arituko gara oraingoan. Atzera egingo dugu, gogoratu, zertan aritu ginen iaz, eta gogorarazi, lau saiorik behin ohi genuen betelan moduan. Oroimena apetatsua izaki, eta kantuak jarri gabe geratzen zaizkigunez beti. Saio bakoitzak bere horretan jaso ez zuen baina jaso zezakeen abestia jarriko dugu. […]
Werner Herzog
Zertarako kontatu dagoeneko ezagutzen dugun istorioa? Zertarako ibili dagoeneko ibilitako biderik? Agindutakoa zor, Herzogekin gatozkizue atzera. 9. Eremuz kanpoko honetan, Herzog berriro; Herzogek berriro egindakoak. ReWerner Herzog. Erremixaren kultura, apropiazionismoa… dena esanda dagoenean, goazen berriro esatera, goazen desberdin esatera, edo goazen esatera zer dakarren berdin esateak. Zinemagile alemaniarraren bi film. […]