Piperpolis

Egileak: ANE ZABALA eta GALDER PEREZ
Noiz: ASTELEHENETAN, 19,00etan / OSTIRALETAN, 19,00etan

Gako hitzak: John Trollope, kabareta, hodeiak, sagutxua, teilatupeko hitzak, doinu goxoak, metropolia, kea, hiri hegalaria, sormena.

Piperpolis, Bilbo Hiria irratiaren uhinetan dabilen hiri kulturala. Piperpolisko herritarrak sormenaz eta irudimenaz baliatzen dira, euren hirian fantasia eta errealitatea neurrri egokian nahasteko.

Eta Piperpolisen oso pertsonaia xelebreak bizi dira. John Trollope, esaterako, saioaren barruan daukan irratinobelan harrimena sortzen duten hainbat gauza egiten duena: La Salveko zubian armiarma batekin jolasten ibili, hodeitxo baten gainean jarri eta urruneko planetetaraino joan, … Sagutxua ere Piperpolisen bizi da, baina beti ezkutaturik, beraren aztarnei segika, entzuleek non dagoen asma dezaten lehiaketa moduan.

Eta Piperpolisen Ane Zabala eta Galder Perez ere bizi dira, irratigintzan eta antzerkigintzan hazi eta hezitakoak biak, uhinetako hiri kultural hau literatura, dantza eta antzerkiaren ikuskizunez apaintzeaz arduratzen direnak.

Lotura: Piperpolis ataleko azken saioak.

One thought on “Piperpolis

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude