Gaurko saioa irekitzeko Hiuzz taldearen musika ekarri dugu. Aurki izango ditugu hemen euren proiektua aurkezten, momentuz Epea II diskoarekin disfrutatzen jarraituko dugu. Iruindar hauen rock zikina dastatzeko une aproposa. Janire Aranzabalen proiektuarekin jarrituko dugu. Bakarka hasi zuen bidean zenbait lagun bildu zaizkio Janireri eta Esanezin taldea sortu dute eta Erretratu […]

Azken saio hauetan talde bati luzatzen diogu gonbidapena euren proiektua zuzenean aurkezteko, saio honetan Bermeo-Gernika ingurutik datorren Feline taldea gonbidatu dugu. Euren musika estilo ugariren bidegurutzea da baina sendoa da eta guztiz koherentea. 70-80 hamarkadetako soinuen oihartzuna atzeman badaiteke ere, euren soinua berria da eta bidegurutze horretan pertsonalitate handiko estiloa […]

Gasteizko KONPOST taldeak GAP izeneko diskoa kaleratu berri dut, euren bigarren diskoa, gure galderak bidali dizkiegu eta haien azalpenak dituzue saio honetan. Disko ederra egin dute. Hurrengo gonbidatuak Audience taldeko kideak izango dira. Bob Dylan Berrikusia izeneko diskoarekin datoz, Xabier Payaren Bob Dylanen 100 kanturen itzulpen liburuan oinarrituta Minessotakoaren 9 […]

Soul izpiritua eta doinu beltzak txirikordatzen dituzten abestiak ekarri ditu BELE proiektuak. Lide Hernandok (Liher) aurkeztuko dizkigu orain arte atera dituen hiru singleak. Gerora etorriko da diskoa. Gaurko protagonista beraz, BELE. Hurrengo gonbidatua saio honetako aspaldiko ezaguna da. Damien Jurado. Bere azken diskoa, Motorcycle Madness, oso bitxia da. Grabazioa zuzenean […]

Gaurko saioaren lehenengo zati luzea Galderrek hartuko du, kaleratu berri duen ESC diskoaren aurkezpena egingo digu. Disko ilun baina esanahiz betea, entzunaldi bakoitzean alde berri bat erakusten duena, poliedrikoa, norabait ihes egiteko planak behin eta berriz birformulatuz. Disko betea. Hurrengo gonbidatua Moxal izango da. Hannot Mintegiaren proiektua da, Audience taldea […]

Gaurko saioan Gorka Hermosa eta Garikoitz Mendizabal, bata eskusoinuan eta bestea txistuarekin, biak ala biak euren instrumentuan birtuosoak. Esku artean aspaldi ontzen hasi ziren proiektuak argia ikusi du. Hermosak konposatutako 11 abesti agertzen dira ‘Sustraien matxinada’ izeneko disko berezi bezain txundigarria. Garikoitzek aurkeztu digu lan berria. Jarraian, aurreko saioan azken […]

Gaurko saioan Pablo Zurutuza gitarrista eta abeslari donostiarraren proiektua izango dugu protagonista. MUGAN izena hartu du egitasmo honek behin bidaide egokiak topatuta banda sortu ondoren. 2022koa da euren lehenengo diskoa Bizirik ez bagaude izenekoa, eta bertan soinu bereziaz ondutako pieza biribilak bildu zituzten. Jarraitzeko, frekuentzia berean mugitzen den talde nafar […]

Gaurko saioa ABAUNZ proiektuarekin hasiko dugu, Xabier Bastidaren ibilbidea ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu, Xabierrek berak aurkeztuta. Beire disko txundigarriaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, besteak beste. Segidan Katie Von Schleicher -en musika etereoa entzuteko aukera izango dugu. Bere A Little Touch of Schleicher in the Night grabazioa zazpigarrena egiten […]

Gaurko saioan Xabier Zeberioren bakarkako lehenengo diskoarekin. Pause du izena eta bertan bildu dituen 9 abestietan mundu oso bat paratu digu. Entzule guztiok kabitzen dira disko honek marrazten duen espazio intimoan. Disko eder bat. Xabier Zeberio berak aurkeztuko digu. Jarraian, Mugan talde donostiarraren musika ekarri dugu, Bizirik ez ba gaude […]