Bilboko Kalealdia jaialdiak diziplina artistiko ugari ekarriko ditu aurten ere hiriko kale eta plazetara, eta horien artean izango da Rou Elea konpainiaren Lurruna ikuskizuna. Zirku koreografiatua eta musika uztartzen dituen proposamen berezi honek Corine Cellak eta Ander Fernandezek sortutako unibertso poetiko batera gonbidatzen gaitu. Mugimenduaren, isiltasunaren eta espazio publikoaren arteko […]

Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu […]

Gaurkoan Yurre Ugarte izango dugu gurekin. Urte luzez ikus-entzunezkoen munduan gidoilari eta sortzaile lanetan aritu ondoren, lehen nobela argitaratu du: Harakinen alaba, elkar argitaletxearekin. Liburuak Alex Garmendia izeneko emakume baten aldaketa prozesua kontatzen du: harremanak, lana eta etxea birpentsatzen hasi den gidoilari batena. Pandemiaren osteko dolua, identitatearen bilaketa, irudimenaren pisua […]

Ekainaren 5etik 7ra bitartean egingo dute aurten Eztena Jaialdia, Errenterian, eta hemezortzigarren edizioan ahotsa eta polifonia izango dira arte eszeniko garaikideen festibalaren ardatz nagusiak. Herriko hainbat espazio hartuko ditu jaialdiak , Lekuona Fabrika, Niessen Kulturgunea, Mikelazulo eta herriko plaza, besteak beste, eta bederatzi ikuskizun eskainiko dituzte guztira. Antzerkia, dantza, musika […]

Gaur Mikel Markez izan da gurean , eta ez edozein modutan: Gezurrari zor disko berria besapean dator, egia, gezurra eta usteen arteko jolasean murgiltzen gaituen lan kontzeptuala. Hamar bertso sorta, hamar doinu berrirekin, eta bertsolaritzaren lehen mailako izenekin batera sortutako bidaia musikal bat. Alaia Martin, Andoni Egaña, Jon Maia, Ane […]

Azken urteotan gero eta gehiago hitz egiten dugu turismoak dakartzan ondorioez, etxebizitzaren garestitzeaz, herritarren kanporatzeaz edo turismo masiboa. Testuinguru horretan plazaratu du ARGIAk Turismoa: Desazkundera bidaia liburua; turismo jarduera ikuspegi kritikoz aztertzen duen lana, baina egileak berak argi uzten duen bezala, ez turismoaren aurkako liburu bat, ezta turistak seinalatzeko saiakera […]

Kaleko bizitzaren taupadetan, askotan oharkabean pasatzen diren istorio txikiek osatzen dute benetako kontakizuna. Hari fin baina sendo horietatik tiraka dator “Haritik Tiraka”, Ane Gebara eta Ivan Casado-k osatzen duten Bitsa Konpainiaren kaleko antzezlan berria. Urtebeteko sormen prozesuaren ostean, Karrikanen babesarekin eta Mendi Zolanen egindako egonaldian mamituta, auzoetako eguneroko keinu, isilune […]

“Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko” du izenburu Galbahe taldearen lehen diskoak. Gotzon Barandiaranek eta Susa argitaletxeak 2024an argitaratu zuten “Galbahea” liburuko poemak musikatu eta hamar kanta sortu dituzte. Hamaikagarrena, azkenburukoa, Koldo Izagirrek eta Tapia eta Leturiaren Wafa da. Poema bakoitzak berez duen musika ahalik eta fidelen transkribatzen ahalegindu dira, […]

Etzakit taldea Oialumen hiru kontzertu eman ostean Etzakit taldea Maiatzean bueltatuko da. Etzakit taldeak bi elkartasun kontzertu iragarri ditu maiatzerako: lehenengoa, hilaren 8an Hendaian izango da, Seaskarekin batera antolatua, euskara eta ikastolen alde; bigarrena, berriz, maiatzaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian Harrera elkartearen laguntzarekin. Sarrerak, martxoaren 10etik aurrera. Etzakit taldea sortu […]