Bertsolaritzaren lubakian badugu bertso-oparirik. Puntuazioak eta jaien formatu librean egindako saioen uztarketa zuen buru-belarrien gozagarri. Berriz bisitatu dugu Bizkaiko Bertsolari txapelketaren bigarren finalerdiaren aitzakian, eta seikotearen ahotsak ekarri. Xabat Galletebeitia izan zen garaile; bigarren, Gorka Pagonabarraga eta, hirugarren, Aitor Etxebarriazarraga; segidan izan ziren Eneko Abasolo, Koldo Gezuraga eta Iruri Altzerreka. […]

Gaurko saioan gidari Anabasa saioko Amaia Arostegi eta Jon Castañeda, Bilboko Konpartsak izan dira gaurkoan saioko protagonista. Abiatzeko Ibai eta Ikoitz ditugu gurekin, Txori Barrote eta Eguzkizale konpartsako kideak, hurrenez hurren. #AsteNagusia ko Pasadizo ugari dituzte kontatzeko, eta sekretuak ere ekarri dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txori_eguzkizale.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Jon Castañedak eta Amaia Arostegik Izaro Bilbao eta Jon Maia bertsolariak izan dituzte bide lagun. Jon Maia 1987tik dabiz plazaz plaza kantuan Bertsolari moduan, 4 aldiz iritsi da Euskal Herriko Txapelketa Nagusiaren finalera eta Izaro Bilba Bizkaiko eskoa arteko txapelduna da. Bi bertsolari aurrez aurre aste honetako Anabasa […]

Atseden-egunetatik bueltan, berriro ere uhinetan da bertso freskoen lubakia: POTTO saioa. Bizitza berriaren 288. saio honetan Bizkaiko Taldekako txapelketan izan gara, Zornotzan. Leioatik Leioara, Zornotzako Bertso Oskola eta Basordako Piratak taldeak izan ziren kantuan hiru geldialditan: Tomasa,Vintage eta Herriko Taberna. Kontu eta kantu ugari entzungai, baita potoak ere! Azkenean, Zornotzako […]

Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]