Legazpira joan gara, 2025eko azaroaren 14an, Latxartegi aretoan izan zen “Azaroan Musika” zikloaren baitako bertso-jaialdia aletu dugu. Nerea Elustondoren agindutan , kantuan izan ziren Aitor Mendiluze, Eneritz Artetxe, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260504_potto_legazpi.mp3 deskargatu hemen.

Bertsoaren magia zabaldu dugu (berriz ere) Gaurko saioan, 2026ko apirilaren 18an, Meñakako Bekoabadenen izandako bertso-bazkariaren aleak izango ditugu gozagarri Kantuan: Nerea Ibartzabal eta Aitor EtxeberriaZarraga. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260429_potto_menaka.mp3 Deskargatu hemen.

Delorean auto partikularra hartu dugu, eta iazko ekainean izan zen bertso-afaria ekarri dizuegu, buru-belarrien gozagarri Andrakako trinitate jaien baitan urteroko zita dugu sagardotegian egiten den bertso-afaria: Sebastian Lisazo + beste bat! Bada, 2025eko ekainaren 13an, ostiralarekin Sebastian lisazo eta Arkaitz Estiballes izan genituen kantuan Bertso-afarian izandako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue […]

Bertso-oturuntzak gustuko? Afari, bazkari zein gosarien aitzakiak behar ditugu bertsoen musikaz gozatzeko, txapelketetarako kanpoko bizitza ederragoa delako. Otsailaren 27a izan dugu jomuga, eta “Txerriboda bertso-afaria” etiketaren azpiko mundua ezagutu dugu. Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga izan dira protagonista, Loiuko Laurota auzoko Aurregoiti jatetxean. Urteroko zita handia, Bilbo Hiria irratiaren POTTO […]

Bertsolaritzaren magia zabaldu dugu irrati-uhinetan. Gaurko saioan Bizkaiko Fika herria bisitatu dugu, eta urteroko zita handia aletu, aukeraketa diktatorialean. Bertso-afaria izan zen otsailaren 6an, eta bertan kantuan izan ziren Oihana Bartra eta Jon Maia. Mungiako TAKET bertso eskolako kideen eskutik… Biba el bertso! On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260304_potto_fika_bartra_maia.mp3 Deskargatu hemen.

Urteroko zita du bertsoak Algara konpartsan, eta 2025eko abuztuaren 19an, asteartearekin, bertso-eguna izan genuen ardatz. Bertso-egunaren baitan, hainbat ekimen eta, besteren artean, Bilboko Aste Nagusiko bertsolari gazteen VI. sariketa. Saririk gabeko sariketa Kantuan izan ziren Ekhi Zuluaga, Kattalin Lizarraga, Nahia Etcheverry eta Egiar Otegi; gai-jartzaile lanetan, berriz, Kelmene Abiatua. Eguneko […]

Urteroko zita dugu Aixita Sariketa Sakanan, PIKUXAR elkartearen abaroan. Aurten ere Irurtzunen izan dugu aukerarik bertsoaren magiaz gozatzeko. Eñaut Martikorenak irabazi du Aixita Sariketa Irurtzunen, Elix Etxandirekin buruz burukoa jokatuta. Martikorena eta Etxandirekin batean, Amaia Elizagoien, Mikel Lasarte, Enare Muniategi eta Unai Anda aritu ziren bertsotan, Kultur Etxean, Pikuxar Euskal […]

Euskararen nazioarteko egunaren aitzakian Urdulizko ORBIZTA euskara elkartearen eskutik bertso-bazkari elegnateaz gozatu genuen Iazko abenduan Pirata bertso-eskolako kideek gidatu zuten saioa, eta kantuan laukotea izan zen protagonista: Gabon Basañez, Josu Landeta, Haritz Urrutikoetxea eta Jon Etxebarria “Txontxe” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260213_potto_txiberri.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsoa eta Gaztetxea, biko santua. Herriaren zuztarreko guneak konkistatzea da gakoa, eta gaurkoan Gaztetxeak bisitatuko ditugu: Danontzat Gaztetxea eta Zazpi katu gaztetxea. Plentzia eta Bilbo, 2025eko abendua eta 2024ko aspaldiko saioa. Bertsolari gazteak eta ez hain gazteak On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260205_potto_gestetxeroa.mp3 Deskargatu hemen.

Mungia bisitatu dugu; zain dugu San Antontxuetako urteroko zita Urtarrilaren 17an, jai eta azoka handiaren bezperan Mungiako udaletxe aurreko plazan entzulez lepo izan genuen bertsoaren magiaz gozatzeko prest Iñaki Beitia “Arbildu” izan zen gai-jartzaile lanetan, eta taulagainean laukotea: Miren Amuriza Aitor Etxebarriazarraga Arkaitz Estiballes Ibon Larrazabal “Larra” On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260128_potto_san_antontxu.mp3 […]