Pasa den udaberritik hona joan zaizkigun musikari batzuen omenez, hainbat kantu entzun ditugu gaurko Soinugelan. Lehenik, Sonny Rollins saxo jole aparta ekarri dugu. “Azkeneko jazz soinuaren ehiztaria” eta “Saxofoiaren kolosoa” deitu ohi zutena aurtengo maiatzaren 25ean zendu zen, 95 urte zituela. Harlemen jaioa, 1949rako jada profesionala zen eta, besteak beste, […]
Soinugela
Pedro Elias Igartuaren eskutik musikak entzungai eta, hitzareki, musikaren inguruko kontakizuna, jatorriak, helburuak, trivia pixkat… Denetik.
Sinetsi ala ez, lau hamarkada joan dira The Jayhawks taldea Minnesotan sortu zenetik. Mark Olson eta Gary Louris kantari-kantautoreak izan ziren sortzaileak. Bien artean egiten zituzten abesti gehienak eta, biek batera, armonia ederrak lortzen zituzten. 1995ean Olson Kaliforniara abiatu zen, Victoria Williams-ekin batera eta guztiek pentsatu zuten taldea pikutara joango […]
Joni Mitchel kanadarra 1943an jaio zen Albertako lurretan. 20 urte zituela hasi zen kantuak idazten eta 1966an abiatu zen hegoalderantz. Detroiten bizi izan zen, handik bi urtera New Yorkera aldatu eta, azkenean, Kaliforniara heldu zen. Bertan, Warner diskoetxearekin hasi zen bere maisulanak grabatzen. Ondorengo hamarkadan 11 LP gauzatu zituen. Ñabardura […]
The Beatles taldea Liverpoolen sortu zen 1960. urtean. Lau taldekide historikoen artetik, John Lennon 1980an hil zuten, 40 urte zituela, eta George Harrison 2001ean zendu zen, 58 urterekin. Bizirik dirauten Ringo Starr-ek (85 urte) eta Paul McCartney-k (84 urte) aurten grabazio berriak kaleratu dituzte, hurrenez hurren. Ringorena country musika esparruan […]
Gaurko Soinugelan hiru gauza ezberdin ditugu, baina denek dute komunean kultura gutxiagotuen adibideak direla, euskal kulturarenak zein gaelikoarenak. Hasteko, Sopelako Martia bikote berriak bere estreinako grabazioa ekarri digu, Zeru oro urez izenekoa. Jarraian, telefonoz, Joseba Tapia musikari handia elkarrizketatu dugu, Koldo Izagirre olerkariak egindako Mr. Eleizegi lan berriari buruz. Handik […]
Ingalaterrako Dave Mason (Worcester, 1946) 2026ko apirilaren 19an zendu zen. Mason kantagile, abeslari eta gitarra jole ezinbestekoak 1967an Traffic taldea sortu zuen , Steve Winwood, Chris Wood eta Jim Capaldirekin batera. Traffic utzi ostean ibilbide oso oparoa izan zuen bakarlari moduan, baita AEBetan session man gisa ere, askotan ikusi baitugu […]
Gaur, Getxoko Algorta auzokoak diren Arene 6 taldeko kideekin mintzatu gara. Punk-oi eta streetpunk egiten dute eta Ibon (ahotsa), Iñaki (bateria), Koldo (baxua), Jokin (gitarra) eta Altonaga (gitarra) dira boskotea osatzen dutenak. 2018an sortu zen taldea eta hiru bilduma argitaratu dituzte: Errautsetatik (2021), Bereizezinak (2023) eta Sutan (2026). Horiez gain, […]
2016an, Born to Run liburuan, Bruce Springsteen-ek zera idatzi zuen: “Nire kantuak gehienbat autobiografikoak dira. Gauzek norberari zerbait esan behar diote, entzuleentzat ere esanahia izango badute”. 2022rako 340 kantu inguru idatzita zituen The Boss-ek. Bere aitak irlandar sustraiak zituen; amak, berriz, italiarrak. Amak izan zuen eraginik handiena semearengan. Bruceren kantuen […]
Joan den astean Augie Meyers soinu jotzaile texastarrari buruzko Soinugela oso bat egin genuen. Aste honetan, bada, hil berri diren beste musikari batzuk ekarri ditugu gogora. Country Joe McDonald martxoaren 7an zendu zen Kalifornian, 84 urte zituela. The Fish (The Fuck) taldearekin arrakastatsua bihurtu zen McDonald, rock psikodelikoa eginez. Willie […]
Joan den martxoaren 7an, Augie Meyers hil zen Texasko San Antonio hirian, bere sorterrian bertan, 85 urte zituela. Bob Dylanek ondo ezagutzen zuen Augie, 60ko hamarkadatik, eta behin esan zuen Augie “erritmo sinkopatuaren eta konpasaren maisua zela, eta gehitu zuen: “hori ezin zaio inori irakatsi”. Meyers Texasen hasi zen 1964an, […]
