Gaur, Getxoko Algorta auzokoak diren Arene 6 taldeko kideekin mintzatu gara. Punk-oi eta streetpunk egiten dute eta Ibon (ahotsa), Iñaki (bateria), Koldo (baxua), Jokin (gitarra) eta Altonaga (gitarra) dira boskotea osatzen dutenak. 2018an sortu zen taldea eta hiru bilduma argitaratu dituzte: Errautsetatik (2021), Bereizezinak (2023) eta Sutan (2026). Horiez gain, […]
Gaurtik aurrera, Bilbo Hiria Irratia irratiaren uhinetara helduko da Auzoportala podckasta ere. Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260612_irantzu_eta_artolan%20_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren aste honetako edukien errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaleko gaitik abiatu gara. Sarek jakinarazi berri du datorren urteko urtarrilean egingo den manifestazioa azkena izango dela. Erabaki hori euskal preso politikoen egoeraren bilakaerarekin lotuta dago: gaur egun 113 preso daude, eta horietatik 63k egunero espetxetik irteteko baimena dute. […]
Gaurko saioan intimitatean, distira elektronikoan eta rock ilunagoan barrena ibiliko gara, bistakoa dena baino gehiago entzun nahi dutenentzako disko sorta batekin. Lehen gonbidatua Mugan izango da, Bizitza ozen denean I lanarekin; Donostiako taldeak rock garaikide eta melodiatsuaren aldeko apustua egiten du. Sei urteko ibilbidean estudio eta zuzeneko lanen artean egindako […]
Bilboko San Frantzisko auzoa kolorez, usainez eta mundu osoko zaporez beteko da berriro ere asteburu honetan. Izan ere, Munduko Arrozak herri ekimenak bere 23. edizioa ospatuko du, eta milaka lagun elkartuko dira Mariaren Bihotza plazan aniztasuna, bizikidetza eta auzoaren indarra ospatzeko. Baina Munduko Arrozak ez da arroz lehiaketa hutsa. Urte […]
Gaur iragarri dute abenduan kontzertu bira egingo dutela, eta horrekin batera Peiremans+ taldea berriz ere oholtzar bueltatuko da. 2005ean sortu zuten proiektua, eta lehen etenaldi baten ondoren 2016an berpiztu zuten. Orain, beste buelta bat emango diote ibilbideari, eta lehen zuzenekoa Miarritzeko Atabal aretoan eskainiko dute. Futbolari ezagun baten izena hartu […]
Gizarte mugimenduen aurkako «kriminalizazio kanpaina» bat martxan jartzea egotzi diote Eusko Jaurlaritzari. Deitzaileen artean daude Global Sumud Flotilla, Justizia Aranarentzat plataforma eta Errekaleor Bizirik. Loiuko aireportuan Global Sumud Flotillako kideei eginiko harreran Ertzaintzak izandako jarrera bortitzak, eta antzeko beste zenbait gertakarik, segurtasun publikoaren kudeaketaren inguruko eztabaida piztu dute, hainbat eragileren […]
Senpereko lakutik dator orroka Uratxa, kirikolatza kiribilean literatur doinuen konpasean dantzan. Hatsak eta literatur hitzak ez dira hitsak. Soka dantzan Chloe Walsen, David Abulagia eta Maddi Ane Txoperena dabiltzalarik. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260603_liburuen_errepublika_txikia_37.mp3 Deskargatu hemen.
Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu […]
