KIROL ESKIROL: karta-jokoan aritu gara, MUSean bereziki.

Kirolaren lubakia den KIROL ESKIROL saioaren ikasturteko azken kolpea da honakoa.
31. programan karta-jokoan aritu gara, MUSean bereziki.
Joseba Santxo lagunak bidalitako berbaldia aitzakia hartuta, MUS karta-jokoari heldu diogu, eta bere barrunbeak azaleratu. Jose Antonio Azpiazu legazpiarra elkarrizketatu dugu, LOS NAIPES EN EUSKAL HERRIA liburuaren egilea eta tertuliara Raul Gartzia izan dugu, Euskal Herriko MUS federazioko presidentea.
Ane Zabala estudiora batu zaigu, mus jokalari trebe-bizia eta gure kolaboratzaileen ahotsek ere kabida izan dute: BIBA BITTOR Beaskoetxea eta GORA IKER Gurrutxaga.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ziatika Oier Gorosabel fisioterapeutarekin berbetan

al. Mai 9 , 2022
Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutak ziatakaren inguruan mintzatu da. Ziatika arazo oso desberdinen sintoma komuna izan daiteke: disko hernia, bizkar barruko kanalaren estutasuna, lotailuen gehiegizko luzaketa, muskuluen arazoa, postura desoreka, haurdunaldia, artrosia, traumatismoa… Minaren jatorria argitzeak konponbidearen zati handi bat suposatzen du, tratamendu egokiena ahalbidetuz: botikak, fisioterapia, kirurgia… Tratamenduon barruan, noski, […]

Honekin lotuak