Tsunami Democratic asteon ARGIAn

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Jesus Rodriguez eta Ruben Wagensberg: Tsunami Democratic auzia medio Suitzan erbesteratuta dauden bi katalan. Bestalde, pasaden larunbatean izandako Ziburuko azokari buruzko kronika izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisi egindako elkarrizketa; auzoa, musika, kontzertua eta egindako ibilbidea izan dituzte hizpide elkarrizketan, besteak beste.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Anonyme Popular taldearen azkena gaur Kafe Antzokian

og. Eka 6 , 2024
Bilboko Kafe Antzokia proiektu baten amaieraren testigu izango da gaur: Anonyme Popular proiektuak bere azken ikuskizuna eskainiko du. Iluntzeko 21:20etan izango da kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Igor Elortza eta Rafa Rueda izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta kontatu digute lagun artean ospatzeko festa izango dela gaurkoa. Proiektuak amaiera data bazuela […]

Honekin lotuak