Tanguedia Kuartetoa gaur Bizkaia Aretoan

Uniko arrasti musikalen hirugarren kontzertua izango da gaurkoa. Bizkaia Aretoko Menchu Gal terrazan arituko da Tanguedia Kuartetoa, eta Joana eta Naiara taldekideak izan ditugu telefonoaren beste aldean. Haiek kontatu digute Astor Piazzolla artistearen omenez hasitako proiektua dela eta 2021. urtean abiatu zutela. Gaineratu dute, kontzertuak tangoa izango duela ardatz eta oso kontzertu interesgarria izango dela. Iluntzeko 20:00etan izango da gaurko emanaldia eta sarrera doakoa izango da aforoa bete arte. Hala ere, aitortu dute nahiz eta data fijorik oraindik ez jakin, gabonen inguruan haien kontzertuaz gozatzeko beste aukera bat izango dela.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Behotsik Symphonic Reggaeton 2024" ikuskizuna larunbatean

og. Eka 20 , 2024
Behotsik Orkestrak “Behotsik Symphonic Reggaeton 2024” ikuskizuna estreinatuko du larunbatean Deustuko unibertsitatean. Unai Ibañez eta Ioritz Madariaga etorri zaizkigu gurera biraren berri ematera. Kontatu digute orkestratatik bertatik etorritako ideia izan zela reggaeton musika estiloko kantuekin kontzertu biratxo bat egitea. Don Omar, Daddy Yankee, Luis Fonsi edo Gente de Zona bezalako […]

Honekin lotuak