MUSIBLA #227: Monday Potions, EZEZEZ, Juniore, Taja Cheek, L ‘Rain, Adrianne Lenker, Look Terrified

Monday Potions izeneko proiektu berria aurkezten genuen aurreko saioan. Ekaitz Hernandez (Split77 eta Sonic Trash) eta Eneko Peña musikariek euren indarrak bildu eta talentu handiz egindako pop retroa eta sofistikatua eskaintzen dute euren abestietan. Aurki kaleratuko dute euren lehenengo grabazio luzea, New Age Hokum izenarekin eta horren aurrerapena entzungo dugu. Hurrengo taldea EZEZEZ izango da. Euren musika entzuteko parada izan dugu aurreko zenbait saiotan. Rock freskoa, baina ez beti rocka, beste zenbait une ere eskaintzen dituzte euren Katuzaldia izeneko azken grabazioan. Datorren banda ere gurean egon da azken saioetan. Juniore du izena eta Parisko emakume taldea da (zoritxarrez hori aipatzeko modukoa da oraindik). Soinu retroak eta giro lanbrotsuak. Chanson Française horren oihartzuna ere atzeman daiteke euren Un, Deux, Trois bonus grabazio berrian. Eta horren harira, pop dotore eta sofistikatua egiten duen talde bat hurrena… Taja Cheek, musikari esperimentatzailea, multinstrumentista eta konposatzaile estatubatuarra da. Profesionalki L ‘Rain bezala kaleratzen ditu bere lanak. 2017tik hona hiru disko kaleratu ditu. Guk azkena dakarkizuegu: I killed your dog. Bidaia interesgarria. Saio honetan, askotan jarri izan dugu Adrianne Lenkerren musika, Big Thief taldearekin edo bakarka. Duen sotiltasuna, LoFi-rako joera… abestiak egiteko dituen dohainak gustatzen zaizkigu eta horiek horrela, bere bakarkako azken diskoa ekarriko dugu gaur ere: Bright Future. Eta bukatzeko intentsitate handiko abestiak ontzen dituzten Look Terrified taldearen musika.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zinegoak jaialdia abian da

ar. Eka 25 , 2024
Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia jada abian da; atzo egin zuten aurkezpena Arriaga Antzokian eta uztailaren 1era bitarte 50 jarduera baino gehiago antolatu dituzte. Julen Nafarrete komunikazio arduradunak azaldu digu egitarau anitza prestatu dutela, kultura eta sexu-aniztasuna kontuan izanik. Guztira hiru sail dituzte: FIK, fikzioari lotutakoa; DOK, dokumentalak […]

Honekin lotuak