Zinegoak jaialdia abian da

Zinegoak LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia jada abian da; atzo egin zuten aurkezpena Arriaga Antzokian eta uztailaren 1era bitarte 50 jarduera baino gehiago antolatu dituzte. Julen Nafarrete komunikazio arduradunak azaldu digu egitarau anitza prestatu dutela, kultura eta sexu-aniztasuna kontuan izanik. Guztira hiru sail dituzte: FIK, fikzioari lotutakoa; DOK, dokumentalak dira hemen protagonista; eta KRAK, esperimentazioak hemen du tokia. Hala ere, Julenek gaineratu du proiekzioez gain, solasaldiak, jaiak eta arte eszenikoak ere sartu dituztela egitarauan.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Ganbarako doinuak" Aitor Huergoren berriena

og. Eka 27 , 2024
Bihar, ostirala, Hika Ateneon aurkeztuko du bere azken lana “Ganbarako doinuak” Aitor Huergo musikariak. Gurean izan da diskoa osatzeko prozesuaz, biharko kontzertuaz eta, oro har, musikaz. Bere hitzetan, lagun artean osatutako proiektua da nahiz eta bere izenean dagoen sinatuta. Bestalde, bizipenetatik sortutako abestiak direla kontatu digu; guztira, 10 abesti osatu […]

Honekin lotuak