MUSIBLA #228: Etxekalte, Maskak, Murgi, Neu Troia, Shannon and the Clams, Girl and Girl, Kim Gordon

Bermeotik datorren banda batek irekiko du gaurko saioa. Euren izena Etxekalte eta kaleratu berri dute Inertziak estali EPa, bi abestiz osatua. Badirudi 2025erako bigarren disko luzea kaleratzeko asmotan daudela. Indartsu datoz, rock sendo eta temati batez zipriztindutako abestiekin. Maskak taldea izango da gaurko bigarren gonbidatua. Itsasu eta Bidarraiko lau gaztek sortutako talde honek eguneroko biziaren abiadura alde batera utzirik, barnera begiratzeko astia hartzeko parada ematen die. Rocka popa eta soinu elektronikoekin uztartuz, hamabi kantuz osaturiko diskoa kaleratu dute urte honetan: Buruz Buru. Euskal Herriko iparraldean jarraituko dugu Murgi proiektua entzuteko. Rock eta ukitu progresiboak ditu Tristtan Mourguy-k sortutako taldeak. Aurreko urtean grabatu zuten zuzeneko diskotik (Hain Zuzen Ere (Live)) aterako ditugu bi abesti gaurkoan. Julen Azkona musikari nafarraren Neu Troia proiektuarekin jarraituko dugu. Arriskuaren Xarma izena jarri dio aurten kaleratu duen diskoari. Abesti biribilez osatutako diskoa da, entzunaldi bakoitzean zerbait berri eskaintzen duena. Shannon and the Clams Oaklanden (Kalifornia) kokatutako indie garage punk laukotea da. Doo-wop, R&B klasikoa, garage psych eta surfaren elementuak biltzen dituen vintage soinuagatik ezaguna. Gaur euren azken diskoa ekarriko dugu The Moon Is In The Wrong Place. Izen berezia soinu bereziak biltzen dituen bilduma baterako. Datorren banda Australiatik dator. Girl and Girl dute izena eta rock freskoa jorratzen dute. Euren lehenbiziko lan luzeak Call A Doctor du izena eta gaurkoan ere toki bat egingo diegu gure saioan. Eta Kim Gordon musikariaren azken diskoarekin (The Collective) bukatuko dugu gaurko saioa.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Frantziako hauteskundeak, etorkizuna bidegurutzean

ar. Uzt 2 , 2024
Ipar Euskal Herrian sozialista, komunista, ekologista eta abertzaleek osatutako Fronte Popular Berria koalizioa garaile izan arren, eskuin muturra gailendu da Frantziako leku askotan, hiri ertain eta nekazal eremuetan batez ere, hiri handietan ez bezala. Emaitzak eta bigarren itzulirako aurreikuspenak aztertzeko izan dugu Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria. Le Penen Batasun Nazionaren […]

Honekin lotuak