LANAREN EKONOMIA: Frantziako hauteskundeak, etorkizuna bidegurutzean

Ipar Euskal Herrian sozialista, komunista, ekologista eta abertzaleek osatutako Fronte Popular Berria koalizioa garaile izan arren, eskuin muturra gailendu da Frantziako leku askotan, hiri ertain eta nekazal eremuetan batez ere, hiri handietan ez bezala. Emaitzak eta bigarren itzulirako aurreikuspenak aztertzeko izan dugu Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria.

Le Penen Batasun Nazionaren eta ezkerreko koalizioaren programa ekonomiko antagonikoak aztertu ditugu baita ere. Postfaxistek lanpostuetan eta zerbitzu publikoetan“lehentasun nazionala”, politika sozialak murriztea eta pribatizazioak burutzeko asmoa dute. Fronte Popular Berriak, ordea, lehenengo aste eta hilabeteetarako plan zehatza du, eta aurrekonturako kalkuluekin batera aurkeztu du. Neurri klimatikoak, Gutxieneko soldataren eta langabezi sarien igoera, azken pentsio erreformaren baliogabetzea eta etxebizitzan aldeko politika publikoa dute helburu, besteak beste, eta horiek finantzatzeko biztanleen goiko %8ak ordaindutako zerga igoerak ezartzea aurreikusten dute.

Bukatzeko, Asier Blas EHUko politika zientzietako irakasleak gako batzuk eskaini dizkigu Frantziako hauteskundeen joera nagusiak ulertzeko. Macronismoaren gainbeheraren eta eskuin muturraren gorakadaren aurrean, Fronte Popular Berria eratu da. Gai izango ote da ezkerra pultsoa irabazteko?

Deskargatu Hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

San Ferminak asteon ARGIAn

og. Uzt 4 , 2024
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Iruñeako San Ferminak. Gutxi falta da Iruñeako San Ferminak hasteko eta Zezenketarik ez! talde antiespezistak solasaldia antolatu zuen Iruñean. Bestalde, Ana Iriarte mahastizaina elkarrizketatu du astekariak eta gai askoren artean nekazal munduaren ziurgabetasunaz aritu da. Bukatzeko, Oinherri Herri Hezitzaileen Sarea eta herriko […]

Honekin lotuak