Okzitaniako A69 autopista asteon ARGIAn

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Lurraren altxamenduak kolektiboak Frantzian egindako mobilizazioak Okzitaniako A69 errepidearen kontra. Bertan izan da ere Euskal Herriko Sukar Horia kolektiboa. Bestalde, Danele Sarriugarte kazetariak Maider Arregi bertsolaria elkarrizketatu du, besteak beste, iazko Señora Sariketako irabazlea; Señora Sariketa, Donostiako inpernu auzo okupatua eta bertsolaritzaren moldeak izan dituzte hizpide. Bukatzeko, Neus Castellanori eta Ferran Burgillosi elkarrizketa; hurrenez hurren, iazko munduko liburutegi onenaren saria jazo suen Bartzelonako liburutegi horretako zuzendaria eta Bartzelonako Liburutegien Kontsortzioko gerentea.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #380: [Oporretan goaz!]

al. Uzt 1 , 2024
Sarean Zehar saioaren denboraldi honetako azken atala berezia da, Gaizka Gaming Roomekoa bideojokoez hitz egitera gonbidatzen dugulako. Ez dugu bideojokoez hitz egingo, ordu osoa eman baitugu aurtengo berriak errepasatzen eta adimen artifizialaren aurrerapenak komentatzen. Hori bai, programa erdi aldera jakingo duzue irailean itzuliko garen ala ez. Sarean Zehar Borja Arbosak […]
380

Honekin lotuak