Sakana aldera joan gara gaurko POTTO saioan, eta Irurtzun herrian PIKUXAR Euskal Txokoa bisitatu. Aixita sariketaren ariketak entzungai izango ditugu bertsolari gazteen ahotan, aukeraketa diktatorialean. Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara, seikotea aritu zen taulagainean. Aitor Bizkarra izan zen garaile, Maider Arregirekin buruz burukoa jokatuta; haiekin bat, kantuan izan ziren Josu […]