BERBAZ: Potxoko antzerki-gizona

ir.jpgIrlandan urte luze eman dau amets batek alde egin behar zuela agindu eta biharamonean kalean topatutako lagun batek aholkatuta. Bertan, inongo planik gabe, ohiko duen “lasai, behar doan guztia agertuko dok-eta bidean!” goiburuaz buen-rollitoki dabilela, lagunak, zereginak, aukerak-eta, berez berez agertu jakoz.

Artean, ISHMAEL liburua ere bai (Anthony Quin). Mundua egoera zoro honetara zelan heldu dan azaltzen ei da bertan, eta aurrerako aterabideak iradokitzen. Horretan, Pottokoren arabera, Europako azken “sioux” omen garen euskaldunok badugu zer egin eta esanik.

Ordubete emon dogu Otxarkoagako Potxokogaz, BERBAZ. Tartean, Rafael Amor (El circo) eta Morau (Goiza mundu zoriontsuan) kantari.

Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun orain:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/berbaz/berbazpotxoko080501.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Gelditour indarrean

al. Mai 5 , 2008
AHT Gelditu Elkarlanak abian jarri du Gelditour ekimena, hilaren 4tik 31a arte Euskal Herria zeharkatuko duena, Kortesetik Donostiaraino hain zuzen. Antolatzaileek, AHTren inguruko informazioa zabaldu nahi dute horren bitartez, hiritarrok egitasmo erraldoi horrek dituen eraginak ondo ikusteko, arlo ekonomiko eta sozialean, baita ingurumenean ere. AHT eraikitzeko nahitaezko lurren desjabetze prozesua […]

Honekin lotuak