XEREZADE: Lau Poema, Ipuin Bat eta Elkarrizketa: Elliott Murphy

Gaur Xerezadek berriz ere eman dio amore bere ahulezia ezagun horri, hau da, rocka eta literatura uztartzen dituen artista bat gonbidatzeari. Elliott James Murphy rockero handia ezagutzen ez duen errukarriren bat edo beste geratuko da bazterretan apika, baina ziuraski gehiago izango dira haren musikaren berri izan arren, Elliott Murphy literaturgilea ere badela ez dakitenak. Lasai: ezjakintasunaren ilunetik aterako ditugu gaur Xerezaderen Artxiboan. Izan ere, atal honetan, Elliott Murphyren lau kantuetako hitzak irakurriko ditugu -“On Elvis Presley’s birthday”, “You never know what you are in for”, “Caught short in the long run” eta “Ophelia”- bai eta ipuin bat ere, “General gorria” izenekoa, Espainiako gerra zibilean soldadu euskaldunen buru Errepublikaren alde borroka egindako anarkista bat protagonista duena.

Amaitzeko -hau zirrara!- kutizia berezi-berezi bat daukagu atalari amaiera emateko: Elliott Murphyk berak bere ahots sakon eta tertziopelatuaz Xerezaderi emandako ELKARRIZKETA!!!

SAIOA DESKARGATU

Xerezaderen Artxiboak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Asier Urrutikoetxea, Tanzaniara berea emoten

al. Ira 24 , 2012
“Karibu, Axeri!” esango´tsie hamar egun barru Newlands-eko umeek irrifartsu, Kilimanjaroko magaletan den komunitatera itzulitakoan. Eskolara publikora joateko modurik ez duten haurren hezkuntzan laguntzen duen Born to Learn elkartean jo eta ke hasi ziren duela urte pare bat, eta hara doa bueltan… Historia berezi honen gainean solastu gara ordubetez swahilieraz ikasten […]

Honekin lotuak