BERBAZ: Beñat Aiartza, subelandarea ukeleleagaz kantuen

Bizitzan tarteka topo egin izan dogu Beñat eta biok, eta danetan ezusteko politak, bai horixe! Oingoan irratira gonbidatu egin dogu, biripoa ondo bete eta sagardo botilatxoa jantzan itzi ostean…

Gero estudioan ordubete ingurukoan, zer atera ete da? Lar ezin gogoratu oin! Bai, baina bi-du-ru gauze: 1. hiru kanta eder (subelandareana, Nauna jin eta Herio latza) oparitu doskule elkarrizketaren etorriari lotute; 2. bizitzea zer dantxue badakiela Beñatek, eta ganera, gehau jakin gura dauela, praktikan! ; 3. Honelako gaiok be atera jakuz, serio demoniñue! auzolana, herioa, isiltasuna, bakartasuna, sormena, ametsak,…

Guk, astakilo, geureari, korteju kantetan sakondu deiela proposatu, badekogule horren behar apur bet inguruotan (geure itzalpean soilik, akaso :o)?

Entzun gura, bai?

Beste kantak:
Dream a little dream (Eddie Vedder)
Herio latza (Imanol)

 DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño, yantzan obetó! #137 Lan berriak!

al. Urr 29 , 2012
  …..Durangoko hatsa gero eta handiago….lan berriak! Xabi San Sebastian Band, Hasier Oleaga, Kokein, Oskarbi, Sobieht eta Xabier Lete 77an Lazkaon grabatutako “Presoaren eskutitza” kantatzen.Bota atxurre!  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak