EREMUZ KANPO 2×07 – Werner Herzog Bilbon

Werner Herzog ez da, guk dakigula, Bilbon inoiz izan.

Ez zaio alkaterik hurbildu, hiriak hain ohiko dituen egun umeletan adin guztietako ugaztunei laban eginarazten dien zubi polemiko eta juridikoki problematikoen inguruetan plano osagarriak errodatzen ari dela, grabatzen ari dena grabatua izateko. Grabatzen ari direnekin batera argazkian ateratzeko.

Ez dugu, hortaz, Werner Herzogen filmografiari buruzko errepaso azaleko eta liserierrazik irakurri frankismoarekin aspaldi lerratutako Bizkaiko egunkaririk salduenen azaletan. Ez dio telebista publikoko minuturik jan diru publikoarekin aski subentzionatutako futbol taldeen norgehiagoka ezin ukituzkoari, eta ez da harekin kunplitu beharreko kultur-alpisterik osatu, hiru minutuko bideoaren forman.

Baina haren zinema zikloak programatu dira eta haren filmek ikus-entzuleekin topo egin dute, elizaren bateko lokaletan, arte ederren museoren batean, zinema-jaialdiren batean edo Leioako bideotekan. Gure artean ibili dira bere filmak, harat honat, estraperloan lortutako ondasunen gisara, Santurtzitik arrantza sartzen zen modu berean.

Werner Herzog etorri izan baita Bilbora, noski, Eremuz Kanpo etorri ere.

Gaurko saioan Fitzcarraldo, Wild Blue Yonder, The Cave of Forgotten Dreams, Werner Herzog Eats His Shoe eta Even Dwarves Started Small ekarri ditugu (edo etorri dira) gurera.

Entzun:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER?

az. Mai 21 , 2014
Gaur ere, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozguren zuzendariaren txanda izan dugu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak