Bilbo Hiria Aste Nagusian egunero jai-eremutik zuzenean

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik larunbatera 12:00etatik 14:00etara gure estudioa kalera aterako dugu eta ALGARA txosnatik emitituko dugu zuzenean bi orduko saioa. Elkarrizketak, kronikak, agenda iragarpenak, musika… Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla  izango da gure zuzeneko sintonia, FMaren 96.0 dialean zein Interneten. Ondoren ere, hemen entzun ahal izango dira saio horiek. Argazkia: Bilboko Konpartsak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zaparrada konpartsa martxan #astenagusia

ig. Abu 17 , 2014
Momentuz 80 ume zein nerabe euskaldunek osatuta, gaur izango du lehen ekitaldia: arratsaldeko 17etan Kalejira Zaratatsua Algara txosnatik abiatuta. Rita Naveirak eta Koldo Zelestinok hori eta gehiago kontatu digute Naxa guneko estudioan. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/astenagusia/140817_zaparrada.mp3 DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak