Euskara saria gaur Hau Pittu Haun #astenagusia

Hau Pittu Hau konpartsako Aitor Etxeberria izan dugu gurekin. Gaurkoan Euskara saria izeneko aitortza emateko eguna dute, aurten UEMAri (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) emango diotena. Urtero, lagun arteko bazkariarekin batera, euskararen aldeko lanean nabarmendu den elkarte edo pertsona bat omentzen du konpartsa honek Aste Nagusiko astelehenean, euskal makila emanez. Beranduago bertso-triki-kalejirara abiatuko dira eta gauerdian konpartsen arteko euskal karaoke gaua ospatuko dute konpartsa euskaldun honetan.

DESKARGATU HEMEN

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Galder Perez "La lechuga" antzezlana aurkezten #astenagusia

al. Abu 18 , 2014
Galder Perez aktorearekin solastu gara, BBK aretoan baitago bera egunotan La Lechuga antzezpenean esku hartzen.  Erdarazko komedia dugu La Lechuga, eta bertoko aktoreez osatutako Glu-glu taldearen eskutik datorkigu: Gurutze Beitia, Gorka Aginagalde,  Mari Cruz Melgosa, Galder Perez bera eta Gabriel Ocina agertokian. Asteartean 20:30ean izango da ikuskizun hau ikusteko azken […]

Honekin lotuak